112. ALDIZKARIA - 2000ko irailaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A D R E I T A

2000ko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketa

Cadreitako Udalak, 2000ko uztailaren 12an egindako bilkuran, ondotik azaltzen den aurrekontuko aldaketa onetsi zuen:

-Kreditu gerakina gehitzea.

1.441.648 kontusaila.-Azterlanak eta proiektuak (SEIPA): 1.500.000 pezeta.

Finantzazioa:

Diruzaintzako gerakina: 1.500.000 pezeta.

Baja, pasiboak anulatzeagatik:

1.011.913-01.-Amortizatzeagatik: 75.674.960 pezeta.

917-017.-75.674.960 pezeta.

Aurrekontua betearazteko oinarriei eta Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legeari jarraikiz, espedientea jendaurrean paratzen da hamabost egun balioduneko epean, herritarrek edo interesatuek hura aztertu eta, kasua bada, bidezko juzkatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, espedientea behin betikoz onetsirik geratuko da.

Cadreitan, bi milako abuztuaren bederatzian. Alkate udalburua, Julián Pina García.

Iragarkiaren kodea: a0007780