112. ALDIZKARIA - 2000ko irailaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O B A N O S

Ordenantza fiskaletako aldaketaren hasierako onespena eta haien ezarpena

Obanosko Udalak, bi milako abuztuaren hiruan egindako osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

1. Ordenantza fiskal hauetako aldaketa hasiera batez onetsi eta haiek ezartzea:

Ordenantza fiskal orokorra.

Kontribuzio bereziak arautzen dituen ordenantza.

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala.

Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga arautzen ordenantza fiskala.

Herriko jabari publikoko zoru, hegalkin eta zorupeko erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Herriko jabari publikoko zoru, hegalkin eta zorupean zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek egiten duten erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Erabilera publikoko lurretan zangak, kalikatak eta kalak ireki eta eremu publikoko zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Lizentziak eman eta hirigintzako jarduketak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Jarduera sailkatu eta kaltegabeen kontrolaren lizentziak eman eta establezimenduak irekitzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Ordezko exekuzioen eta agindu betearazleen tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Ordenantzetan eta udal erabakietan aurrez ikusitako ikuskapen tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Ezkontza zibilak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

2. Espedientea jendaurrean jartzea eta interesatuei hogeita hamar eguneko epean entzutea ematea, bidezko erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez daitezen. Baldin badaude, Udalbatzak ebatziko ditu eta, bestela, ordenantzak behin betikoz onetsitzat joko dira.

Obanosen, bi milako abuztuaren zazpian. Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0007663