112. ALDIZKARIA - 2000ko irailaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E D E A

Eskurantza kentzea

Datan adierazitako egunean, Alkatetzak emandako Dekretuaren bitartez, eta Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legearen 13.6 artikuluaren bidez hartutako ahalmena erabiliz, kendu egin ditut Ledeako Udaleko osoko bilkuraren esku utzitako eskurantzak. Alkatetzaren 1999ko irailaren 23ko Dekretuaren bitartez eman zitzaizkion, zein eta Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeak 21.1 g), j), ñ), o), p) eta q) artikuluan adierazten dituenak apirilaren 21eko 11/99 Legearen testuan. Dekretu hori 1999ko urriaren 20ko 131. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.

Ledean, bi milako uztailaren hiruan. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0007658