112. ALDIZKARIA - 2000ko irailaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

330/2000 FORU AGINDUA, abuztuaren 28koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, José Ramón Laseca Escuer jauna Langileriaren Plantilla eta Aurrekontuen Kontrolerako Bulegoko burutzatik kentzea xedatzen duena, bulegoburuak berak eskatuta, uztailaren 23az geroztiko ondorioekin.

Abuztuaren 3ko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarrian ezartzen duenez, atalburuak eta bulegoburuak bitarteko gisa aritzeko izendapenak egin dituen organo berak libreki kargutik kentzen ahalko ditu.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. José Ramón Laseca Escuer jauna Langileriaren Plantilla eta Aurrekontuen Kontrolerako Bulegoko burutzatik kentzea, uztailaren 23az geroztiko ondorioekin, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Foru Agindu hau interesatuari, eta Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Idazkaritza Teknikora eta Langileri Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, bi milako abuztuaren hogeita zortzian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0008135