112. ALDIZKARIA - 2000ko irailaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

283/2000 FORU DEKRETUA, uztailaren 31koa, Nafarroako Administrazio Publikoetan lanpostuak betetzeko Erregelamenduko 8 eta 36. artikuluak aldatzen dituena.

Nafarroako Administrazio Publikoetan lanpostuak betetzeko Erregelamendua azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen. Bere indarraldian aldaketa batzuk izan ditu.

Administrazioak eta sindikatuek 2000ko apirilaren 4an Itun bat izenpetu zuten Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileek 2000-2001 urteetan izanen dituzten lan baldintzei buruz. Itun horretan kendu egin da lekualdatze lehiaketetan parte hartzeko zerbitzualdi bat bukatu beharra. Izan ere, betebehar hori Nafarroako Administrazio Publikoetan lanpostuak betetzeko Erregelamenduko 8.2 artikuluan ezarri zen. Administrazioa beharturik dago kasuan-kasuan bidezko den arauzko mailara bihurtzera Itun hartako atalak.

Halaber, sindikatuek adierazi dute ados daudela Erregelamendu horretako 36. artikuluaren aldaketarekin. Hori dela-eta, izangai bazterturik ez dagoenean, merezimendu lehiaketetan onartuak eta baztertuak izan direnen behin betiko zerrenda zuzenean argitaratuko da.

2000ko apirilaren 4ko Itunaren edukiak eta kasu horretan merezimendu lehiaketetarako ezarririko prozedura azkartu beharrak komenigarri egiten dituzte Nafarroako Administrazio Publikoetan lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren aldaketa horiek.

Toki Araubideko Foru Batzordeak, 2000ko ekainaren 27ko bilkuran, adostasun txostena eman dio Foru Dekretu honen edukiari.

Halaber, Nafarroako Kontseiluko Batzorde Iraunkorrak, 2000ko uztailaren 18ko bilkuran, Foru Dekretu honi buruz adostasun irizpena eman du, uste baitu haren edukia bat datorrela indarra duen legeriarekin.

Horrenbestez, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposaturik, Nafarroako Gobernuak bi milako uztailaren hogeita hamaikako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Kendu egiten da Nafarroako Administrazio Publikoetan lanpostuak betetzeko Erregelamenduko 8. artikuluko 2. Idatz-zatia.

2. Nafarroako Administrazio Publikoetan lanpostuak betetzeko Erregelamenduko 36. artikuluan beste idatz-zati bat, laugarrena, sartzen da, idazketa hau izanen duena:

"4. Izangai bazterturik ez badago, onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda zuzenean onetsiko da eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko."

XEDAPEN IRAGANKORRA

Bakarra.-Foru Dekretu honek indarra hartu baino lehen deialdiaren xede izan diren merezimendu lehiaketak lehengo arautegiari jarraituz zuzenduko dira.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.-Esku ematen zaio Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari Foru Dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.

Bigarrena.-Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi milako uztailaren hogeita hamaikan.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0008229