100. ALDIZKARIA - 2000ko abuztuaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

762/2000 EBAZPENA, uztailaren 28koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Zaragoza-Altsasu trenbidean Milagroko 100/738 eta 101/467 k.p.etan dauden pasabideak kentzea" izeneko lanak kontratatzeko espedientea onesten duena.

Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak lizitaziorako deia egin du "Zaragoza-Altsasu trenbidean Milagroko 100/738 eta 101/467 k.p.etan dauden pasabideak kentzea" izeneko lanak kontratatzeko.

-Kontratuaren xedea: "Zaragoza-Altsasu trenbidean Milagroko 100/738 eta 101/467 k.p.etan dauden pasabideak kentzea" izeneko lanak kontratatzea.

-Esleipen modua: enkantea

-Lizitazioaren prezioa: 35.250.285 pezeta (211.858,48 euro).

-Egiteko epea: 3 hilabete.

-Kontratisten sailkapena: E taldea, 4. azpitaldea, c) kategoria eta G taldea, 6. azpitaldea, d) kategoria.

-Proposamenak aurkeztea: 2000ko irailaren 18a arte, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Erregistroan (San Ignazio etorbidea 3, behea, Iruña).

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan behar dute.

-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea: 2000ko irailaren 29ko 12:00etan, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan.

Administrazio klausula partikularren plegua eta agindu teknikoena lizitatzaileen eskura egonen dira, aztergai, Nafarroako Gobernuko Trenbide eta Aireportuetako Azpiegituren Zerbitzuan (San Ignazio etorbidea 3, behea, Iruña).

Iruñean, bi milako uztailaren hogeita zortzian.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

PROPOSAMEN EREDUA

Honen azpian sinatzen duenak, ................ j/a, adinez nagusia, ..........(e)ko bizilaguna, helbidea .............(e)n,....... kaleko ... zk.an duenak, bere izenean (edo ................. ordezkatuz), ..........(e)ko ..... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean "Zaragoza-Altsasu trenbidean Milagroko 100/738 eta 101/467 k.p.etan dauden pasabideak kentzea" izeneko lanak enkante bidez esleitzeari buruz argitara eman den iragarkiaren berri duelarik, baita lizitazio horretan manatzen duten baldintza teknikoen eta administrazio klausula partikularren pleguen berri ere, konpromisoa hartzen du, agiri horiei hertsiki lotuz, lan horiek egiteko ................ (zenbakiz eta letraz) .................. pezetaren truke.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: a0007422