100. ALDIZKARIA - 2000ko abuztuaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Lehiaketa publikorako deialdia, García Galdeano eta Nicasio de Landa I.P.an pintura lanak eta bestelakoak egiteko

Alkateak 2000ko abuztuaren 4an emandako ebazpenaren bidez dei egin da García Galdeano eta Nicasio de Landa I.P.rako pintura lanak eta bestelakoak kontratatzeko. Baldintzak ondokoak dira:

Kontratuaren xedea: García Galdeano eta Nicasio de Landa I.P.an pintura lanak eta bestelakoak egiteko proiektua.

Adjudikatzeko modua: lehiaketa publikoa, prozedura irekiaren bidez eta tramitazio arruntarekin.

Enpresaren sailkapena: C taldea, 4. azpitaldea, c kategoria.

Aurrekontua: 25.588.054 pezeta. Argibide gisa, 153.787,30 euro.

Lanak egiteko epea: obrak, beranduenez ere, bost hilabeteko epean bukatu beharko dira.

Proposamenen aurkezpena: eskaintzak Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, hogeita sei egun naturaleko epean iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza ekonomiko eta administratiboen pleguan azaltzen direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak beharko dute izan.

Proposamen ekonomikoak noiz irekiko: lehiaketari buruzko iragarkian zehaztuko da noiz, non eta zer ordutan eginen den jendaurreko ekitaldia.

Baldintza ekonomiko eta administratiboen plegua lizitatzaileen eskura dago, azter dezaten, obren bulegoan (Merkatu kalea, 11-3.).

Iruñean, bi milako abuztuaren zazpian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

ESKABIDE EREDUA

Izena:

N.A.N.:

Bizilekua:

Helbidea:

(eta Iruñean, jakinarazpenetarako):

Nire izenean ez bada, ondokoa ordezkatuz:

Helbidea: ........................ I.F.Z.:

Telefono zk.: .................... Fax zk.:

García Galdeano eta Nicasio de Landa I.P.rako pintura lanen eta bestelako obren adjudikazioaren, zuzendaritzaren eta exekuzioaren proiektua, aurrekontua eta baldintzen plegua ezagutzen ditut, eta hitz ematen dut oso-osorik eginen ditudala aipatu agiriei hertsiki lotuz, ......... (letraz) .......... pezetatan eta, gehienez ere, ...... (letraz) .......... egun naturaletan.

(Eguna, sinadura eta entitatearen zigilua)

Iragarkiaren kodea: A0007596