100. ALDIZKARIA - 2000ko abuztuaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA

Obra lehiaketa

Kontratuaren xedea: Uguetako biltontzia eta obra osagarriak.

Esleipen bidea: lehiaketa publikoa.

Prozedura: irekia.

Izapidaketa: presakoa.

Obrak egiteko epea: bost hilabete.

Kontrataren aurrekontua: 57.490.317 pezeta, BEZa barne.

Proposamenen aurkezpena: Moncayoko Ur Mankomunitateko erregistro orokorrean, Corellako Plaza de los Fueros, 1; iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hamalau egun naturaletan, arratsaldeko ordu bata baino lehen; azken eguna baliogabea bada, hurrengo egun balioduneko ordu berean bukatuko da epea.

Behin-behineko fidantza: lehiaketaren aurrekontuaren % 2.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren pleguan agertzen dira.

Proposamen ekonomikoak non eta noiz irekiko: jendaurrean irekiko dira, Moncayoko Ur Mankomunitateko Kontseiluen Aretoan, Corellan, eskaintzak aurkezteko epea bukatu ondoko hamargarren egun balioduneko arratsaldeko ordu batean.

Proiektua eta klausula administratibo eta partikularren plegua Moncayoko Ur Mankomunitateko bulegoetan daude lehiatzaileen eskura, eta Sagasti kopiadendan lortzen ahal dira kopiak, Avenida de Zaragoza, 31, Tutera.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Corellan, bi milako abuztuaren bederatzian. Mankomunitateburua, José María Vázquez.

Iragarkiaren kodea: A0007594