100. ALDIZKARIA - 2000ko abuztuaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Kreditu gehikuntza

Iruñeko Udalak, 2000ko abuztuaren 3an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Kreditu gehikuntza, Compañía plazako aparkalekuko gastua handitu baita.

"Ikusirik Ekonomia Alorreko txostena, Compañía plazako aparkalekuko gastu handiagoa finantzatzeari buruzkoa, eta kontuan hartuz planteatzen den inbertsio gastua beharrezkoa eta presakoa dela, hori erakusten baitu espedienteari atxikia dagoen txosten teknikoak, erabaki da:

1.-Udalaren egungo aurrekontuko gastuen "Aparkalekuak. Beste eraikuntza batzuk" izeneko 31/22250/622090 kontusaila gehitzea, 170.062.299 pezetatan gehitu ere, Compañía plazako aparkalekuko gastu handipena estaltzeko.

2.-"Finantza entitateen epe luzeko maileguak" izeneko 20/91701 kontusailaren aurreikuspena handitzea, 170.062.299 pezetatan handitu ere, dirusarrera horrek lehen puntuko gastua finantzatuko baitu.

Iruñean, bi milako abuztuaren lauan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0007544