100. ALDIZKARIA - 2000ko abuztuaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

S A R T A G U D A

Behin betiko onespena 2000ko plantilla organikoari

Jendaurreko epea iraganik, 2000ko plantilla organikoa, 2000ko apirilaren 27an egin bilkuran hasiera batez onetsia, behin betikoz onetsi da, haren kontrako erreklamaziorik aurkeztu ez baita.

Udalak, 2000ko apirilaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen:

Nafarroako Administrazio Publikoaren zerbitzuko langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan, eta horrekin bat datozen legeetan ezarritakoari jarraituz, bidezkoa da Udal honen 2000ko plantilla organikoa onestea.

Horrenbestez,

Aho batez erabaki da:

1. Udalaren zerbitzuko funtzionarioen plantilla organikoa eta lansari osagarriak, erabaki honen 1. eranskinean daudenak, onestea.

2. Funtzionarioen zerrenda, erabaki honen 2. eranskinean dagoena, onestea.

3. Udalaren zerbitzuko lan-kontratudun finkoen plantilla organikoa eta lansari osagarriak, erabaki honen 3. eranskinean daudenak, onestea.

4. Lan-kontratudunen zerrenda, erabaki honen 4. eranskinean dagoena, onestea.

1. ERANSKINA

Funtzionarioen plantilla organikoa

Idazkaria. A maila. Lanpostuaren osagarria: % 20. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

Diruzaintzako ofiziala. C maila. Lanpostuaren osagarria: % 13. (*) 251/1993 F.D.aren 40.5 artikuluaren osagarria: % 12. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

Zerbitzu anitzetakoa-albientea. D maila. (*) 251/1993 F.D.aren 40.5 artikuluaren osagarria: % 12. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

Mota orotako zerbitzu berezietako menpekoa, bereziki iturgina. D maila. (*) 251/1993 F.D.aren 40.5 artikuluaren osagarria: % 12. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

Botikari titularra. Estatututik kanpoko langilea. Lodosa eta Sesmarekin batera.

(*) Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Foru Dekretuaren 40.5 artikuluan agertzen den osagarria.

2. ERANSKINA

Funtzionarioen zerrenda

Palacios Jorge, Eva. Idazkaria. A maila. Antzinatasuna: 1979-03-07. Gradua: 4. Egoera: jardunean.

Albéniz Zapata, Angel. Diruzaintzako ofiziala. C maila. Antzinatasuna: 1973-11-24. Gradua: 5. Egoera: jardunean.

Martínez Montón, Carlos. Zerbitzu anitzetakoa-albientea. D maila. Antzinatasuna: 1975-12-24. Gradua: 4. Egoera: jardunean.

Saenz Ochandarena, Andrés. Mota orotako zerbitzu berezietako menpekoa, bereziki iturgina. D maila. Antzinatasuna: 1980-09-23. Gradua: 3. Egoera: jardunean.

Martínez Gracia, Jesús. Botikari titularra. Estatututik kanpoko langilea. Lodosa eta Sesmarekin batera. Egoera: jardunean.

3. ERANSKINA

Lan-kontratudun finkoen plantilla organikoa

Kultur koordinatzailea eta liburutegiko arduraduna: Mailaren osagarria (251/1993 F.D., 40.5 art.): % 12. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Jardunaren izaera: lanaldi osoa.

Zerbitzu anitzetako enplegatua. Mailaren osagarria (251/1993 F.D., 40.5 art.): % 12. Sarbidea: oposizioa. Jardunaren izaera: lanaldi osoa.

4. ERANSKINA

Lan-kontratudun finkoen zerrenda

Sádaba Martínez, Julio. Kultur koordinatzailea eta liburutegiko arduraduna. Egoera: jardunean.

Cordón Sola, Francisco Javier. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Egoera: jardunean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen kontra, aukeran, errekurtso hauetako edozein aurkezten ahal dela:

1.-Iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, hilabeteko epean, berraztertzeko errekurtsoa, udal organo egileari zuzendua (azaroaren 26ko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua).

Berraztertzeko errekurtsoa aurkezten bada, errekurtso hori ebatzi edo ezetsi aurretik, ezin izanen da ez gora jotzekorik ez administrazioarekiko auzi errekurtsorik jarri.

Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da errekurtso bera berriro jarri.

2.-Iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean, gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).

Gora jotzeko errekurtsoa aurkezten bada, ebatzi edo ezetsi arte, ezin izanen da administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu.

3.-Iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aitzina, bi hilabeteko epean, administrazioarekiko auzi errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua (uztailaren 13ko 29/1998 Legea).

Sartagudan, bi milako ekainaren hogeita bian. Alkatea, José Ignacio Ruiz Martínez.

Iragarkiaren kodea: A0006215