100. ALDIZKARIA - 2000ko abuztuaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A Z K O I E N

Hasierako onespena 2000ko aurrekontuko aldaketari

Azkoiengo Udalak, 2000ko ekainaren 21ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 1999ko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketaren espedientea. Hona hemen:

-Gehigarri berezia

-Kirol kublei ekarpena (4520-482). Zenbatekoa: 855.000 pezeta, soropila mozteko makina erosteko.

Hori guztia diruzaintzako 1999ko gerakinetik (87000) 855.000 pezeta hartuta finantzatuko da.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 202. artikuluan xedatuarekin bat, espediente hau jendaurrean egonen da 15 egun baliodunetan, udal idazkaritzan, herritarrek eta interesatuek aztertu eta bidezko juzkatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, espedientea behin betikoz onetsitzat joko da, aurreko lerroaldean aipatutako jendaurreko aldia igaro ondoren.

Azkoienen, bi milako ekainaren hogeita seian. Alkatea, Jesús H. Campo Vidondo.

Iragarkiaren kodea: A0006213