100. ALDIZKARIA - 2000ko abuztuaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

MIRANDA-ARGA

Hasierako onespena aurrekontuko aldaketaren espedienteari

Miranda-Argako Udalak, 2000ko ekainaren 21ean egin osoko bilkuran, behar den gehiengoa izanik, hasiera batez onetsi zuen 1/2000 zenbakiko aurrekontuko aldaketa.

Aurrekontuko aldaketaren espedientea jendaurrean egonen da Udal idazkaritzan, hamabost egun baliodunez egon ere, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta interesa dutenek epe horretan hura aztertu eta bidezko juzkatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten, hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontu eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 18ko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluak ezarritakoari jarraikiz, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 276. artikuluak ezarritakoarekin bat.

Miranda-Argan, bi milako ekainaren hogeita batean. Alkatea, María Teresa Iradiel Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: A0006135