100. ALDIZKARIA - 2000ko abuztuaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E O T Z

Hasierako onespena 2000ko aurrekontu orokor eta bakarrari

Leozko Udalak, 2000ko ekainaren 23an egin bilkura berezian, hasiera batez onetsi zituen 2000ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Legearen 270. artikuluari jarraikiz, aurrekontuaren barrenean daude bai toki entitatearena bai Orbalan S.L. udal sozietatearena.

Aipatu 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluak eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluak ezarri bezala, espedientea ikusgai egonen da 15 egun balioduneko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, epe horretan herritarrek eta interesa dutenek hura aztertu eta egoki juzkatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Iratxetan (Leotz), bi milako ekainaren hogeita seian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0006132