100. ALDIZKARIA - 2000ko abuztuaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

ERABAKIA, 2000ko uztailaren 31koa, Nafarroako Gobernuak hartua, "Zaragoza-Altsasu trenbidean Milagroko 100/738 eta 101/467 k.p.etan dauden pasabideak kentzea" izeneko proiektuko obrek ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaezko desjabetzapena egiteko, presakoa dela deklaratzen duena.

1998ko azaroaren 25ean Sustapen Ministerioarekin Hitzarmena sinatu zen, Zaragoza-Altsasu trenbidean Nafarroako tartean diren 20 pasabide kentzeko.

Erabaki horretan zehaztu den lan banaketari jarraikiz, Nafarroako Gobernuari dagokio Milagron, 100/738 eta 101/467 k.p.etan, dauden pasabideak kentzeko lanak egitea.

Horrenbestez, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak "Zaragoza-Altsasu trenbidean Milagroko 100/738 eta 101/467 k.p.etan dauden pasabideak kentzeko lanak" kontratatzeko aldez aurretik egin behar diren jarduketei ekin die. Pasabide hori kenduz gero, egungo egoerak erabiltzaileei sortzen dien deserosotasuna eta arriskugarritasuna gutxituko da nabarmen.

Obrei ekiteko behar diren lurrak erosteko izapideak arinagoak izan daitezen, lagungarri izanen da Nafarroako Gobernuak deklaratzea proiektuko obrek ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. "Zaragoza-Altsasu trenbidean Milagroko 100/738 eta 101/467 k.p.etan dauden pasabideak kentzea" izeneko proiektuetako obrek ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa del deklaratzea.

2. Aipatu obrek ukituriko ondasun eta eskubideak erosteko 1.200.000 pezeta (7.212,15 euro) aurreikustea. Diru hori 2000ko aurrrekontuko "Trenbideko pasabideak kentzea" izeneko 61410-6010-5131 kontusailaren 96001-8 lerroaren kargura izanen da.

3. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Erabaki hau jakinaraztea Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuari, Departamentuko Idazkaritza Teknikoari (Kudeaketa Ekonomikoaren Atala), Ekonomi eta Ogasun Departamentuko kontu-hartzailetza delegatuari, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuari (Desjabetzapen Atala), Trenbide eta Aireportuetako Azpiegituren Zerbitzuari eta Milagroko Udalari.

Iruñean, bi milako uztailaren hogeita hamaikan.-Lehendakaritzako idazkari nagusia, Joaquín Gortari Unanua.

Iragarkiaren kodea: A0007377