100. ALDIZKARIA - 2000ko abuztuaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Ebazpenak

EBAZPENA, 2000ko ekainaren 26koa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiak emana, Nafarroako uraza, kukulu eta osterzurien produkzio integraturako erregelamendu teknikoa onesten duena.

Maiatzaren 26ko 143/1997 Foru Dekretuak, produkzio integratua eta hortik sortutako produktuen bereizketa arautzen dituenak, hauxe ezartzen du: labore bakoitzarendako, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak berariazko erregelamendu tekniko bat onetsiko du, eta horietan ezarriko dira produkzio integratutzat jotzeko ezinbestekoak diren betebeharrak; halaber, nahitaezkoak, gomendatuak, baimenduak eta debekatuak diren praktikak agertuko dira.

Foru Dekretu horrek Produkzio Integraturako Koordinazio Batzordeari, besteak beste, produktu bakoitzari dagokion erregelamenduaren berri ematea egokitu dio.

Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Finantzaketaren Zerbitzuak egindako txostena ikusirik, Produkzio Integraturako Koordinazio Batzordea alde agertu dela eta Nafarroako uraza, kukulu eta osterzuriaren produkzio integraturako erregelamenduaren proiektua onestea proposatu duela dioena;

Erregelamenduaren proiektuak maiatzaren 26ko 143/1997 Foru Dekretuan ezarritako baldintzak betetzen ditu;

Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 1999ko irailaren 13an eman Foru Aginduaren bidez eskuordeturik dauzkadan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako uraza, kukulu eta osterzuriaren produkzio integraturako erregelamendu teknikoa onestea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, bi milako ekainaren hogeita seian.-Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusia, Francisco Javier Enériz Olaechea.

Iragarkiaren kodea: A0006339