I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
- Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
12/1999 EBAZPENA, urtarrilaren 11koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Ospitaleko Medikuntza Nuklearraren Zerbitzurako, 1999rako, sorgailuak, markaketak egiteko kit hotzak eta besterik erosteko gastua baimendu eta adjudikazio espedienteari hasiera ematen diona (14/99 lehiaketa publikoa).
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako dei egin du Nafarroako Ospitaleko Medikuntza Nuklearraren Zerbitzurako, 1999rako, sorgailuen, markaketak egiteko kit hotzen eta beste batzuen erosketa kontratatzeko, honako oinarri orokorrei jarraikiz:
-Kontratuaren xedea: 1999 urterako, Nafarroako Ospitaleko Medikuntza Nuklearraren Zerbitzurako sorgailuen, markaketak egiteko kit hotzen eta beste batzuen erosketa kontratatzea (14/99 lehiaketa publikoa).
-Adjudikatzeko modua: lehiaketa publikoa, prozedura irekia.
-Lizitazio prezioa: urte osorako gastua 32.747.422 pezetatan zenbatetsi da, BEZa barne.
-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan adierazten direnak.
-Proposamenak aurkeztea: iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita sei egun naturaleko epearen barrenean, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan (Irunlarrea kalea, 39, Iruña, 31008).
-Proposamen ekonomikoak irekitzea: proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hilabete batera, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko iragarki oholean (Irunlarrea kalea, 39, Iruña) adieraziko dira proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia, eguna eta ordua.
Administrazio klausula partikularren plegua lizitatzaileen eskura dago, aztergai, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan (Irunlarrea kalea, 39).
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko urtarrilaren hamaikan.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.
PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA
(Kontratazio hau arautzen duten pleguetan agertzen dena: I. Eranskina)
Iragarkiaren kodea: A9900569