125. ALDIZKARIA - 1999ko urriaren 6a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

352/1999 FORU DEKRETUA, irailaren 13koa, Ekonomi eta Ogasun Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 46. artikuluak ezartzen duenez, departamentuen egituraren aldaketa Gobernuak onetsi beharko du Foru Dekretuaren bitartez.

Irailaren 30eko 427/1996 Foru Dekretuak ezarri zuen Ekonomi eta Ogasun Departamentuaren egitura organikoa eta ondotik hein bateko aldaketa zenbait egin zaio.

Foru Dekretu honen xedea da Departamentuaren egitura legezko testu bakarrean bategitea, atalen maila arte; horrekin batera, aurreko arauetatik ateratako beharrek eskaturiko egokitzapenak egin dira.

Horrenbertzez, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemeretziko irailaren hamahiruan egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat etorriz,

DEKRETATU DUT:

I. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

1. artikulua. 1. Ekonomi eta Ogasun Departamentua, bere titularraren zuzendaritzaren menpean, zerbitzu hauetan egituratu da:

-Ekonomia.

-Kontuhartze Orokorra.

-Ondarea.

-Aurrekontuak eta Diruzaintza.

-Kanpo Ekintza.

-Nafarroako Estatistikaren Institutua.

-Idazkaritza Teknikoa.

2. Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoa, Departamentuaren titularrari atxikiko zaiona eta bere arautegi berezia izanen duena.

3. Ekonomi Zerbitzua, Kontuhartze Orokorrekoa, Ondarekoa, Aurrekontu eta Diruzaintzakoa eta Kanpo Ekintzakoa eta Nafarroako Estatistikaren Institutua Ekonomia eta Europako Aferen Zuzendaritza Nagusian sartu dira.

4. Departamentuko Idazkaritza Teknikoa haren titularrari atxiki zaio.

II. KAPITULUA

Ekonomia eta Europako Aferen Zuzendaritza Nagusia

LEHEN ATALA

Zuzendaritza Nagusiaren eginkizunak

2. artikulua. Ekonomia eta Europako Aferen Zuzendaritza Nagusiak eginkizun hauek beteko ditu:

-Zuzendaritza Nagusia osatzen duten zerbitzuen burutza nagusia.

-Zerbitzu horien jarduera bultzatu eta koordinatzea.

-Kontseilariak haren esku uzten dituenak.

-Indarra duten xedapenek haren gain uzten dituzten gainerako ahalmen, onurabide eta eginkizunak.

BIGARREN ATALA

Zerbitzuen eginkizunak

3. artikulua. Ekonomi Zerbitzuak eginkizun hauek beteko ditu:

-Analisi ekonomikoak egitea.

-Foru Komunitateko sektore publikoaren jarduera ekonomikoaren plangintza eta programazioa, Nafarroako Gobernuak ezartzen duen moduan.

-Eskualde-politikarekin eta Estatuko eta Europako Batasuneko bertze politika ekonomiko batzuekin koordinatzea.

-Hitzarmen Ekonomikoari lotutako diru mugimenduez arduratu eta horiek kontrolatzea.

-Estatuarekiko koordinazio ekonomikoa, nor bere eskumeneko esparruetan, Nafarroako Gobernuaren bertze organo batzuek gai honetan dauzkaketen eskumenak deusetan ere galarazi gabe.

-Politika eta programa publikoei jarraipena egitea, aztertzea eta ebaluatzea.

-Indarra duten xedapenek haren gain uzten dituzten gainerako eginkizunak.

4. artikulua. Kontuhartze Orokorraren Zerbitzuak eginkizun hauek beteko ditu:

-Eskubide zein eginbehar ekonomikoak sor litzaketen egintza, agiri eta espediente guztien kontu hartzea, baita diru mugimenduen eta Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomo administratiboen baloreenak ere.

-Kontuhartze Orokorrari atxikitako kontrol organoen ekintzak koordinatzea.

-Arau bidezko garapenerako proposamenak eta kontuhartzearen nahiz kontrolaren arloko prozedurak prestatzea.

-Barne kontrolaren arloan arauak garatzeko proposamenak eta prozedurak prestatzea.

-Kontuhartze Orokorreko barne kontroleko organoei aholkularitza juridikoa ematea.

-Foru Komunitateko Administrazioaren, haren erakunde autonomoen eta Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko 8/1988 Foru Legearen 4 eta 5. artikuluetan aipatzen diren erakunde eta sozietateen finantzak kontrolatzea.

-Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko 8/1988 Foru Legeak Kontuhartzailetza Nagusiari ematen dizkion eginkizunak betetzea.

-Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen kontabilitate publikoa antolatzea.

-Nafarroako Kontu Orokorrak prestatzea.

-Indarra duten xedapenek haren gain uzten dituzten gainerako eginkizunak.

5. artikulua. Ondare Zerbitzuak eginkizun hauek beteko ditu:

-Foru Komunitatearen ondare-ondasunak eta ondare-etekinak eskuratu, bertzerendu, kudeatu eta zaintzea.

-Sozietate eta enpresetako partaide den aldetik, Foru Komunitateari dagozkion eskubideak kudeatu eta kontrolatzea.

-Foru Komunitateko Administrazioak bertze organo eskudunekin lankidetzan emandako berme eta abalak tramitatu, kontrolatu eta jarraitzea.

-Kontratazio Administratiboaren Batzordeko idazkaritzari dagozkionak.

-Kontratazio publikoaren arloko koordinazio, aholkularitza eta kontrola.

-Foru Komunitateko Administrazioaren higiezinen politikarako planak erredaktatu, kudeatu eta gainbegiratzea.

-Indarra duten xedapenek haren gain uzten dituzten gainerako eginkizunak.

6. artikulua. Aurrekontu eta Diruzaintza Zerbitzuak eginkizun hauek beteko ditu:

-Nafarroako Aurrekontu Orokorren aurreproiektuak prestatzeko koordinazio lana egitea.

-Nafarroako Aurrekontu Orokorren jarraibide teknikoak prestatzea.

-Nafarroako Aurrekontu Orokorren proiektuari eransten zaizkion agiriak prestatzea.

-Nafarroako Aurrekontu Orokorrak eta aurrekontuen arloko xedapenak betetzen diren begiratu eta bete daitezen bultzatzea.

-Departamentuen esku, beraien aurrekontuen gainean izaera orokorrez utzitako eginkizun arruntak.

-Ordainketak egitea, organo eskudunek ezartzen duten arautegiari jarraikiz.

-Nafarroako Zor Publikoa eta bertze mailegu batzuk administratzea eta haien jaulkipenean parte hartzea gainerako organo eskudunekin.

-Foru Komunitateko Diruzaintzaren fondo likidoak kudeatzea.

-Diruzaintzak aurrekontualdian izan ditzakeen beharrak kalkulatzea.

-Hirugarrenek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari mailegatutako abal eta bertze berme batzuk gordailatu, kontrolatu eta haiei jarraipena egitea.

-Urte anitzetarako inbertsio publikoen programak prestatzen parte hartzea.

-Foru Komunitateko Administrazioari dagokion finantza arloko politika, oro har, bai haren beraren finantzazio aferetan, bai haren eskumenak bertze entitate batzuetan erabiltzeari buruzkoan.

-Estatuko eta Europako Batasuneko finantza politikekin koordinatzea.

-Indarra duten xedapenek haren gain uzten dituzten gainerako eginkizunak.

7. artikulua. Kanpo Ekintza Zerbitzuak eginkizun hauek beteko ditu:

-Eskualde eta herrialdez gaindiko politikei jarraipena egitea.

-Foru Komunitateko Administrazioak burututako proiektu eta jardueretako edo Nafarroarendako interesa dutenetarako, herrialdez gaindiko erakundeetatik heldu den kanpo finantzaketa lortzea.

-Nazioarteko edo eskualde arteko lankidetza ekonomikorako ekinbideak bideratzea.

-Foru Komunitateko Administrazioaren unitate organikoak koordinatzea, herrialdez gaindiko erakundeetatik heldu den finantzaketa lortzeko asmoz.

-Nafarroako Gobernuak parte hartzen duen foroetan erakunde mailako ordezkaritzari laguntza teknikoa ematea.

-Foru Komunitatearen esparruan Europako Batasuneko ekinbideak koordinatu, kontrolatu, haiei jarraipena egin eta ebaluatzea.

-Indarra duten xedapenek haren gain uzten dituzten gainerako eginkizunak.

8. artikulua. Nafarroako Estatistikaren Institutuak eginkizun hauek beteko ditu:

-Nafarroarendako interesa duen jarduera estatistiko publikoa bultzatu, zuzendu eta koordinatzea.

-Nafarroarendako interesa duen jarduera estatistikoaren printzipio, helburu eta gainerako kontuak zabaltzea.

-Nafarroako Estatistika Planaren aurreproiektua prestatzea, Foru Komunitateko Administrazioko eta toki administrazioetako sistema estatitiskoko gainerako unitateekin elkarlanean.

-Kontzeptu, definizio, sailkapen, nomenklatura eta kodeen gaineko proposamenak prestatzea, datuak sailkatu eta emaitzak aurkezteko, datu eta emaitza horiek Nafarroako jarduera estatistikoan erabil daitezen bultzatzeko eta koordinazio metodologikoa toki erakundeen, komunitate autonomoen, Estatuko Administrazio Orokorraren, Europako Batasunaren eta bertze erakunde batzuen jarduera estatistikoarekin batera bultzatzea.

-Urteroko estatistika programetan esleitzen zaizkion eragiketa estatistikoak egitea.

-Estatistika demografiko, ekonomiko eta sozialen sistema integratuak prestatzea.

-Unitate estatistikoen direktorioak prestatzea eta zentsuko eragiketak egitea, lurraldearen, biztanleriaren, etxebizitzen eta jarduera ekonomikoen gaineko informazioaren esparru eta parametro oinarrizkoak sortu eta eguneratuak mantentzeko beharrezkoak direnak.

-Ikerketa estatistikoa eta estatistikako langileen prestakuntza eta hobekuntza profesional sustatzea.

-Foru Komunitateko Administrazioaren ordezkari izatea estatistika arloan adituak diren udal, autonomi, estatu eta nazioarteko unitate eta erakunde autonomoekin izan beharreko harremanetan. Jarduera estatistikoan haiekiko koordinazioa eta lankidetza sustatuko du. Ordezkaritza horretan diharduenean, Departamentuetako unitate espezializatuen laguntza edukiko du eta, beharrezkotzat jotzen duenean, horietan delegatzen ahalko du.

-Estatistika Sistemako unitateekin batera, sekretu estatistikoa aplikatu eta errespetatzen dela begiratzea.

-Nafarroari dagozkion estatistikak zabaltzea.

-Nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioak parte hartzen duen hitzarmen edo itun proiektu oro eta zerbitzu kontratazioei buruz txostenak luzatzea, haren tresna edo helburuen artean ager litekeen jarduera estatistikoari dagokionez.

-Foru Komunitateko Administrazioko unitateeek egin asmo duten eragiketa estatistikoko proiektu orori buruz txostena luzatzea, eginkizunei dagozkien berezko harreman administratiboetatik aparte pertsona fisiko edo juridikoei informazioa eskatu behar zaienean.

-Nafarroako Estatistika Planeko eragiketa estatistikoak egiteko behar diren erregistroak ukitzen dituzten galdera sorta, prozedura administratibo eta aplikazio informatikoei buruz txostena luzatzea.

-Ikerketak egitea, 11/1997 Foru Legeak arautzen duen jarduera estatistikoa egiten duten unitateek estatistikak egitean erabilitako galdera sorta eta metodoen eraginkortasuna egiaztatzeko.

-Nafarroako Estatistika Kontseiluari ongi funtzionatzeko behar dituen baliabideak ematea.

-Beste entitate publiko edo pribatu batzuekiko hitzarmenen ondoriozko jarduera estatistikoak egitea.

-Interes publikoko informazio estatiskoari buruzko datu baseak Nafarroan garatzea.

-Estatistiken eskariak Foru Komunitatean dituen beharrak eta bilakaera aztertzea.

-Legez esleitzen zaizkion gainerako eginkizun estatistikoak.

HIRUGARREN ATALA

Zerbitzuen egitura eta atalen eginkizunak

9. artikulua. Ekonomi Zerbitzua atal hauetan egituratu da:

a) Analisia eta Egoera Ekonomikoa.

b) Programazio Ekonomikoa.

10. artikulua. Kontuhartze Orokorraren Zerbitzua atal hauetan egituratu da:

a) Kontuhartzailetza.

b) Kontabilitatea.

c) Auditoretza.

d) Kontrol Ekonomiko eta Finantzarioko Laguntza Juridikoa eta Arauen Garapena.

11. artikulua. Ondare Zerbitzua atal hauetan egituratu da:

a) Ondarea Kudeatzea.

b) Kontratazioa eta Aseguruak.

12. artikulua. Aurrekontu eta Diruzaintza Zerbitzua atal hauetan egituratu da:

a) Aurrekontuak.

b) Diruzaintza.

c) Finantza Politika.

13. artikulua. Kanpo Ekintza Zerbitzua atal hauetan egituratu da:

a) Europako Batasuneko Programak eta Ekinbideak.

b) Kanpo Informazioa.

14. artikulua. Nafarroako Estatistika Institutuak atal hauek izanen ditu:

a) Ekoizpen Estatistikoa.

b) Estatistikaren Koordinazio eta Zabalkundea.

15. artikulua. Analisien eta Egoera Ekonomikoaren Atalak eginkizun hauek beteko ditu:

-Nafarroako egoera ekonomikoaren azterketa eta jarraipena, baita estatuko eta nazioartekoarena ere.

-Nafarroako egoera ekonomikoaren gaineko analisi eta azterketak egin eta hedatzea.

-Txosten ekonomikoak prestatzea.

-Estatuarekiko Hitzarmen Ekonomikoari lotutako diru mugimenduez arduratu eta haiek kontrolatzea.

-Indarra duten xedapenek haren gain uzten dituzten gainerako eginkizunak.

16. artikulua. Programazio Ekonomikoaren Atalak eginkizun hauek beteko ditu:

-Foru Komunitateko sektore publikoaren jarduera ekonomiko eta finantzarioaren plangintza eta programazioa, Nafarroako Gobernuak ezartzen duen moduan.

-Eskualde-politikarekin eta Estatuko eta Europako Batasuneko bertze politika ekonomiko batzuekin koordinatzea, Nafarroako Gobernuaren bertze organo batzuek gai honetan dauzkaketen eskumenak deusetan ere galarazi gabe.

-Politika eta programa publikoen jarraipena, azterketa eta ebaluazioa.

-Urteko aurrekontuaren esparrutik kanpo gelditzen diren Gobernuko neurri ekonomiko-finantzarioen azterketa eta analisia.

-Indarra duten xedapenek haren gain uzten dituzten gainerako eginkizunak.

17. artikulua. 1. Kontuhartze Atalak ondoko eginkizunak eta esleipenak izanen ditu:

-Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomo administratiboen egintza, agiri eta espediente guztien kontu hartzea, baldin eta haietatik ekonomiarekin zerikusia duten eskubide eta betebeharrak etor badaitezke, indarra duten xedapenetan finkatutakoari jarraikiz.

-Departamentuetako Kontuhartze delegatuen ekintzak koordinatzea.

-Kontuhartzearen eginkizunak betetzeko behar diren arau eta irizpideetan laguntzea.

-Barne kontrolaren barruan ezartzen den urteroko plangintzan parte hartzea.

-Indarra duten xedapenek haren gain uzten dituzten gainerako eginkizunak.

2. Kontuhartze atalburuak kontuhartzaile nagusiaren ordezkaritza iraunkorra izanen dute kontuhartzearen eginkizunaren berezko arloetan.

18. artikulua. Kontabilitate Atalak eginkizun hauek beteko ditu:

-Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Kontu Planak prestatzea.

-Foru Komunitateko Administrazioak kontabilitateari buruz erabili behar dituen prozedura, liburu, erregistro eta agiriak zehaztea.

-Nafarroako Aurrekontu Orokorrak gauzatzeko eta ondare arloko bertzelako eragiketak egiteagatik etor daitezkeen kontabilitateko anotazioak kontrolatu eta gauzatzea.

-Aurrekontuko-Kontabilitatea eta Kontabilitate Orokorra antolatu, ikuskatu eta sustatzea, Kontabilitate Publikoaren Plan Orokorrean dautzan printzipioen arabera.

-Aurrekontu Orokorren exekuzioari eta Nafarroako Ogasunaren ondareari eta ekonomiari buruzko egoera-orriak aldian-aldian jaulkitzea.

-Nafarroako Kontu Orokorrak eta ekonomiari nahiz ondareari buruzko agiri guztiak prestatzea.

-Indarra duten xedapenek haren gain uzten dituzten gainerako eginkizunak.

19. artikulua. Auditoretza Atalak honako eginkizun hauek beteko ditu:

-Finantza kontrola burutzea, Foru Komunitateko Administrazioaren gainean, haren organismoenean eta Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko 8/1988 Foru Legeko 4 eta 5. artikuluetan aipatzen diren erakunde eta sozietateei dagokienez.

-Kontuen Ganbararekin koordinatzea eta lankidetzan aritzea, fiskalizazio eta kontrol eginkizunetan.

-Nafarroako Gobernuak bere esku uzten dituen auditoretza lanak, barru nahiz kanpokoak, egin eta zuzentzea.

-Baldintzen jarraipena, eta Foru Komunitateko Ogasunaren kontuen eta baliabideen kudeaketaren fiskalizazioari buruz Kontuen Ganbarak egin txostenetan azaltzen dituen ondorio, gomendio eta irizpideen aplikazioaren kontrola.

-Kontrol finantzarioaren eginkizuna betetzeko behar diren arau eta irizpideetan laguntzea.

-Barne kontrolaren barruan ezartzen den urteroko plangintzan parte hartzea.

-Indarra duten xedapenek haren gain uzten dituzten gainerako eginkizunak.

20. artikulua. Kontrol Ekonomiko eta Finantzarioko Laguntza Juridikoaren eta Arauen Garapenerako Atalak eginkizun hauek beteko ditu:

-Administrazioaren kontrol programak planifikatu eta jarraitzeko datu informatikoen datuak kudeatu eta ustiatzea.

-Administrazioaren barne kontrolaren arloan ezartzen den urteroko plangintza prestatu, koordinatu eta jarraitzea, Kontuhartze eta Auditoretza Atalekin batera.

-Barne kontroleko eginkizunetan aritzeko behar diren xedapen, arau, jarraibide eta irizpide uniformeak prestatu eta proposatzea eta Zerbitzuko gainerako unitate organikoen proposamenak aztertu eta haiei buruz txostenak luzatzea.

-Kontuhartze Orokorreko barne kontroleko organoei aholkularitza juridikoa ematea.

-Barne kontroleko organoei loturiko funtzionarioen prestakuntza eta hobekuntzarako behar diren jarduketak egitea, proposamenak egin eta gero.

-Kontabilitateko garapena eta plangintzaren ikerketan parte hartzea.

-Nafarroako Kontu Orokorrak eta ekonomia eta ondare arloetako agiriak prestatzen laguntzea.

-Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak.

21. artikulua. Ondarea Kudeatzeko Atalak eginkizun hauek beteko ditu:

-Ondasunak kostu bidez eskuratu, errentan hartu, bertzerendu eta kargatzea, bai eta horiek afektatu, desafektatu, atxiki, atxikimendua kendu, destinoz aldatu eta bertzerengarri deklaratzea ere, Nafarroako Ondarea arautzen duen Foru Legean ezartzen den moduan.

-Foru Komunitateko jabari pribatuko ondasun eta eskubideak kudeatu eta administratzea, haien erabilera edo ustiapena bertze organo edo pertsona batzuei eman ez bazaie, bai eta erabilera edo ustiapena bertzeri lagatzeko proposatzea ere.

-Foru Komunitateko Ondarearenak direla uste diren ondasun eta eskubide guztiak ikertzea, horien mugabanaketa egin eta mugarriak jartzea; haiek babestu, defendatu eta erreibindikatzea, hala nola haien gainean zehapenak jarri eta erantzukizunak eskatzeko ahalmenak.

-Foru Komunitateko Ondarearen Ondasun eta Eskubideen Inbentarioa prestatu eta eguneratzea, bai eta horiek baloratu, haien egoera fisiko eta juridikoa argitu, eta behar diren erregistro publikoetan inskribatzea ere.

-Foru Komunitateko Ondarearen ondasun edo eskubideak agertu edo gauzatzen dituzten dokumentu, eskritura eta balore-titulu guztiak eduki eta babestea.

-Foru Komunitateko Ondare higiezina handitu, berritu eta kontserbatzea, behar diren proiektuak prestatu eta behar diren obrak gainbegiratu eta jarraitzearen bitartez.

-Proiektuak gainbegiratzeko bulegoek dituzten ohiko eginkizunak eta, oro har, indarra duten xedapenek gai horiei buruz bere esku uzten dituztenak.

-Indarra duten xedapenek haren gain uzten dituzten gainerako eginkizunak.

22. artikulua. Kontratazio eta Aseguruen Atalak eginkizun hauek beteko ditu:

-Ondare Zerbitzuari dagozkion arloetan arauzko proiektuak prestatzea eta beste Departamentuetan elkarlanean aritzea, kontratazio administratiboaren arloan.

-Kontratazio Administratiboaren Batzarreko Idazkaritzaren eginkizunak.

-Kontratuen Erregistroa eramatea.

-Kontratazioen legezkotasuna begiratu eta behar diren neurriak hartzea, ahalik eta koordinazio, ekonomia eta efikaziarik handiena lortzeko Foru Komunitateko Administrazioak sinatzen dituen kontratuetan, eta bereziki hornidurakoetan.

-Ekonomi eta Ogasun Departamentuaren organoen eskumenekoak diren kontratazio espedienteak tramitatzea.

-Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen ondarezko erantzukizuneko asegurua eta kalte asegurua kontratatzeko espedienteak (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuarena eta haren menpeko zentroena, lehenengo aseguruari dagokionez) izapidatzea.

-Ekonomi eta Ogasun Departamentuak izapidatzen dituen kontratazio espedienteetan aholkularitza juridikoa ematea.

-Ondarezko erantzukizuneko espedienteak izapidatzea, horren ebazpena Ekonomi eta Ogasun Departamentuari badagokio.

-Ekonomi eta Ogasun Departamentuak esleitzen dituen kalte aseguruaren kontratuen ondoriozko likidazio ekonomikoak eta prestazioak gainbegiratzea.

-Indarra duten xedapenek haren gain uzten dituzten gainerako eginkizunak.

23. artikulua. Aurrekontu Atalak eginkizun hauek beteko ditu:

-Nafarroako Aurrekontu Orokorren eta Foru Komunitateko Administrazioaren sozietate publikoen ustiapen eta kapital aurrekontuen eta jarduketa, inbertsio eta finantzaketa programen aurreproiektuak burutzeko koordinazioa eramatea.

-Foru Komunitateko Administrazioaren organo eta enteei buruzko aurrekontuen egitura zehaztea.

-Aurrekontuen aurreproiektuak burutzeko jarraibide teknikoak eta prozeduraren diseinua prestatzea.

-Aurrekontuko arauek Nafarroako Gobernuari eta Ekonomi eta Ogasun kontseilariari esleitzen dizkieten aurrekontu-aldaketak aztertu, tramitatu eta haien kontrola eramatea.

-Nafarroako Aurrekontu Orokorrak eta aurrekontuen arloko xedapenak betetzen diren begiratu eta bete daitezen bultzatzea.

-Diruzaintzak aurrekontualdian izan ditzakeen beharrak kalkulatzea.

-Nafarroako Gobernuak Nafarroako Parlamentuarekin aurrekontuei buruz dituen harremanei buruzko azterketa eta txostenak egitea.

-Indarra duten xedapenek haren gain uzten dituzten gainerako eginkizunak.

24. artikulua. Diruzaintza Atalak eginkizun hauek beteko ditu:

-Foru Komunitateko Administrazioaren ordainketa guztiak kontrolatu eta betetzea, indarra duen arautegian ezarrita dauden edo etorkizunean ezar daitezkeen sistemen bidez, "Justifikatu beharreko fondo igorpenduak" bezala tramitatzen direnak salbu.

-Foru Komunitateko Administrazioaren diruzaintzako aurrekontuen jarraipena egitea.

-Foru Komunitatearen izenean finantza entitateetan irekitako kontu korronteak eta Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa zentro eta erakunde autonomoek baimena izanik irekitakoak kontrolatu eta zaintzea, bai eta, beraz, horien kobrantza eta ordainketa jarioak ere.

-Foru Komunitateko Administrazioari maileguan emandako berme mota oro administratu eta zaintzea.

-Indarra duten xedapenek haren gain uzten dituzten gainerako eginkizunak.

25. artikulua. Finantza Politikarako Atalak eginkizun hauek beteko ditu:

-Zorduntze eta finantzaketarako gainerako alternatibei buruzko politika prestatu eta aztertzea, gai honetan eskudun diren bertze organo batzuekin batera lanean.

-Nafarroako Zor Publikoa eta bertze mailegu batzuk administratzea.

-Foru Komunitateak Aurrezki Kutxen, Kreditu Kooperatiben eta Aurreikuspen Sozialeko Mutualitateen arloan dituen eskumenak betearaztea.

-Estatuko eta Europako Batasuneko finantza politikekin koordinatzea.

-Oro har, finantza politikaren arloan, Foru Komunitatearena izan daitekeen bertze edozein eta Indarra duten xedapenek haren gain uzten dituzten gainerako eginkizunak.

26. artikulua. Europako Batasuneko Programa eta Ekinbideen Atalak eginkizun hauek beteko ditu:

-Europako Batasunaren Sostenguko Esparruen (MAC) Programa Eragileak idatzi eta izapidatzea, 5b Xedeari dagokiona izan ezik, hori Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak izapidatuko baitu.

-Europako Batasunaren Sostenguko Esparruen Programa Eragileen exekuzioari jarraitzea.

-Departamentu, unitate eta entitate gauzatzaileekin koordinaturik parte hartzea, Europako Batasunaren Sostenguko Esparruen Programa Eragileen Jarraipeneko Batzordeetan.

-Europako Batasunarekin batera finantzatutako Programa Eragileen dirusarreren kontrola egitea.

-Nafarroako Gobernuak Europako Batasunaren ekimenetan eta proiektu berezietan parte hartzearen inguruko espediente eta proiektuak tramitatzeko kudeaketa, koordinazio eta tramitatze lanak egitea.

-Europako Batasunaren Ekinbideen Programa Eragileen edo Dirulaguntza Orokorren eta proiektu berezien exekuzioaren kontrola eta jarraipena egitea, Nafarroako Foru Komunitatean.

-Programa Eragileetako edo Dirulaguntza Orokorretako dirusarreren eta gastuen kontrola, Europako Batasunaren ekinbideetan.

-Estatuaren eskualde-politikarekin eta inbertsio publikoei buruzkoarekin koordinatzea, eta Europako Batasuneko fondoekin batera finantzatu behar diren gastu eta dirusarreren proiektuei buruzko proposamenak prestatzea.

-Indarra duten xedapenek haren gain uzten dituzten gainerako eginkizunak.

27. artikulua. Kanpo Informaziorako Atalak eginkizun hauek beteko ditu:

-Europako Batasunaren legeria, dokumentazioa eta informazioa biltzea, Batasunari buruzko agiri-fondoa eguneraturik izatearren.

-Europako Batasunari buruzko informazioa Nafarroako sektore ekonomiko eta sozialetara zabaltzea.

-Nafarroako Gobernuaren laguntza publikoko gaiekin zerikusia duen foru legeria koordinatu, kontrolatu eta jarraitzea, Kanpo Arazoetarako Ministerioko Europako Komunitateetarako Estatu Idazkaritzarekin lanean, haiek Batzordeari jakinarazteko prozeduraren arabera.

-Indarra duten xedapenek haren gain uzten dituzten gainerako eginkizunak.

28. artikulua. Ekoizpen Estatistikoaren Atalak eginkizun hauek beteko ditu:

-Aginduko dizkioten eragiketa estatistikoak egitea, baita bertze estatistika organo batzuekiko lankidetza erabakien ondorio direnak ere.

-Datu baseak sortzea, ekoizpen propioko estatistika datuekin eta eragiketa arrotzetatik ateratakoekin.

-Sintesiko estatistikak prestatzea.

-Indarra duten xedapenek haren gain uzten dituzten gainerako eginkizunak.

29. artikulua. Estatistikaren Koordinazio eta Zabalkunderako Atalak eginkizun hauek beteko ditu:

-Nafarroari dagozkion estatistiken zabalkundearen sustapena.

-Estatistika datuei dagokienez, eginen dizkioten eskariei harrera egitea.

-Nafarroari dagozkion estatistika datuak biltegiratu eta kontsultatzeko prozedura egokienak garatu eta mantentzea.

-Lurraldearen, biztanleriaren, etxebizitzen eta jarduera ekonomikoen gaineko informazioaren esparru eta parametro oinarrizkoak sortu, mantendu eta eguneratzeko beharrezkoak diren unitate estatistikoen direktorioak prestatzea.

-Datuak sailkatu, emaitzak aurkeztu eta koordinazio metodologikoa sustatzeko sailkapenak, nomenklaturak eta kodeak mantendu eta zabaltzea.

-Indarra duten xedapenek haren gain uzten dituzten gainerako eginkizunak.

III. KAPITULUA

Idazkaritza Teknikoa

LEHEN ATALA

Eginkizunak

30. artikulua. Departamentuko Idazkaritza Teknikoak, zerbitzuaren maila organiko berarekin, eginkizun hauek beteko ditu:

-Barne araubidea eta koordinazioa, laguntza teknikoa, finantzazkoa eta ziurtapenekoa, askiespen eta konpultsa, hots, maiatzaren 16ko 50/1984 Foru Dekretuan adierazitakoak.

-Indarra duten xedapenek haren gain uzten dituzten gainerako eginkizunak.

BIGARREN ATALA

Egitura

31. artikulua. Idazkaritza Teknikoa Barne Araubidearen Atala izanen du.

32. artikulua. Barne Araubidearen Atalak eginkizun hauek beteko ditu:

-Kontseilariak bere esku uzten dituen gaiak tramitatzea, Gobernuaren bilkuretako gai zerrendan sar daitezen.

-Departamentuko langileriari dagozkion arazoak tramitatzea.

-Departamentuari dagozkion gaien gaineko arauzko xedapenak eta argitalpenak jarraitu eta zabaltzea.

-Indarra duten xedapenek haren gain uzten dituzten gainerako eginkizunak.

33. artikulua. Tributu arloko Txosten eta Ebazpen Organoa, orain dituen eskumenen jabe, Departamentuko Idazkaritza Teknikoaren atal bat izanen da eta bere kideak Departamentuko atalburuen maila bera izanen dute.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Foru Dekretu hau garatzeko neurririk hartzen ez den bitartean, hemen araututakoen menekoak eta maila txikiagoak diren unitate organikoek berdin jarraituko dute eta oraingo izenari eta eginkizunei eutsiko diete.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Foru Dekretu honen kontra doazen maila bereko edo txikiagoko xedapen guztiak indarrik gabe gelditzen dira, eta bereziki Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 30eko 427/1996 Foru Dekretua.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.-Ekonomi eta Ogasun Departamentuak aurrekontuetan bidezko diren aldaketak eginen ditu, Foru Dekretu honetan xedatutakoa betetzeko beharrezko diren kredituak gaitzeko.

Bigarrena.-Ahalmena eman zaio Ekonomi eta Ogasun kontseilariari Foru Dekretu honek finkatutako egitura garatzeko behar diren arau guztiak eman ditzan.

Hirugarrena.-Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta egun berean hartuko du indarra.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemeretziko irailaren hamahiruan.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Ekonomi eta Ogasun kontseilaria, Francisco José Iribarren Fentanes.

Iragarkiaren kodea: A9909640