II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
- M E L I D A
Zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostua proben hasiera eta mahaikidearen aldaketa
Alkateak honela dioen ebazpena eman zuen 1999ko abuztuaren 18an:
1.-Zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostu bat betetzeko oposizioaldiko probak aurtengo urriaren 4an, goizeko hamarretan eta Udaletxean hasiko direla finkatzea. Izangaiek nortasun agiri nazionala eraman beharko dute.
2.-Lucio García Bergachorena mahaikidearen ordez Pedro Luis García Esparza arituko da.
3.-Proben eguna iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea.
Melidan, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abuztuaren hemeretzian. Alkatea, Apolonio Jaso.
Iragarkiaren kodea: A9908302