108. ALDIZKARIA - 1999ko abuztuaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- B U Ñ U E L

Alkatetzaren eskuordetzeak

Toki Entitateen Funtzionamendu eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen dira Alkatetzaren ondoko eskuordetzeak:

1. "Udalaren Musika Eskola" erakunde autonomoaren buru izateko, Isabel Beltrán Pardo andrea eskuordetzea.

2. Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioan Alkatetza ordezkatzeko, Luis Fernández Gil jauna eskuordetzea.

3. Udaleko Kultura eta Kirol Kontseiluen buru izateko, Isabel Beltrán Pardo eta Javier Serrano Andrés zinegotziak eskuordetzea, hurrenez hurren.

4. Zenbait alorretan Alkatetzari dagozkion eskumenetarako, legez eskuordetu ezin direnetarako salbu, Buñuelgo Udaleko ondoko zinegotziak eskuordetzea:

Lucio García Andrés jauna: Nekazaritza eta Industriako zinegotzi delegatua.

Isabel Beltrán Pardo andrea: Kultura eta Jaien zinegotzi delegatua.

Javier Serrano Andrés jauna: Kirol eta Hezkuntzako zinegotzi delegatua.

Luis Fernández Gil jauna: Ogasuneko zinegotzi delegatua.

José Luis Huguet Huguet: Gizarte Ongizate eta Osasuneko zinegotzi delegatua.

Argitara ematen da behar diren ondorioetarako.

Buñuelen, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abuztuaren seian. Alkatea, Santiago Mayayo Chueca.

Iragarkiaren kodea: A9908026