108. ALDIZKARIA - 1999ko abuztuaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- E L G O R R I A G A

Hasierako onespena, 6, 7 eta 8. unitateak urbanizatzeko proiektuari

Elgorriagako Udalak, 1999ko uztailaren 29an egin osoko bilkuran, Elgorriagako 6, 7 eta 8. hiri unitateak urbanizatzeko proiektua, Gabriel Laborra eta Manuel Larumbe arkitektoek idatzia, onetsi zuen hasiera batez. Horiek horrela, jendaurrean paratuko da hamabost egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertu eta biharamunetik hasita, eta espedientea, berriz, udal idazkaritzan egonen da aztertu nahi duen ororen eskura, alegazioak egin daitezen.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta Lurralderen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 119.3 artikuluan xedatutakoa betez.

Elgorriagan, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko uztailaren hogeita hamarrean.

Iragarkiaren kodea: A9907972