I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
- Agintariak eta Langileak
EBAZPENA, 1999ko abuztuaren 2koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako teknikari izateko bi lanpostu huts (B maila) lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.
Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak 1999ko martxoaren 8an eman Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako teknikari izateko bi lanpostu huts (B maila) lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hura 1999ko apirilaren 16ko 46. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara.
1999ko maiatzaren 24an eman Ebazpenaren bidez, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 1999ko uztailaren 7ko 84. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.
Erreklamazioak aurkezteko epea amaitu delarik, bidezko da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea.
Bestalde, Foru Komunitateko Administrazioaren langileen Batzordeak ez ditu izendatu lehiaketaren epaimahai kalifikatzailean izan beharreko ordezkariak. Inguruabar hori eta Domingo Aznar Magaña bigarren mahaikide ordezkoaren heriotza direla-eta, bidezkoa da hiru kide izendatzea, aipatutakoen ordez.
Horrenbestez, Lehendakaritza eta Barne kontseilariak azaroaren 3an emandako 164/1998 Foru Aginduaren bidez delegatu dizkidan eskurantzak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako teknikari izateko bi lanpostu huts (B maila) lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda, eranskin gisa agertzen dena, onestea.
2. Pedro Pellejero Goñi, Komunikazio Zerbitzuko goi mailako tituludun kazetaria, mahaikide titular izendatzea, eta Isabel Muñoz García, Komunikazio Zerbitzuko goi mailako tituludun kazetaria, mahaikide ordezko, bi hauek Foru Komunitateko Administrazioaren Langileen Batzordearen ordezkarien tokian; eta José Luis Turrillas Roldán jauna, Argitalpenen Ekoizpen eta Diseinu Grafikorako bulegoburua, Domingo Aznar Magaña jaunaren ordez.
3. Ebazpen hau jakinaraztea epaimahaikideei eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agindua ematea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abuztuaren bian.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.
E R A N S K I N A
Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda
Onartuak:
ARANDA AUSERON, GLORIA
BARRIUSO ARNAIZ, JESUS JAVIER
ELIA IRANZU, LUIS ENRIQUE
ESLAVA MURILLO, FRANCISCO JAVIER
LIZARBE MUÑOZ, JOSE
PEREZ ENERIZ, MARIA LOURDES
REY BACAICOA, FRANCISCO JAVIER
SAINZ SOLA, MARIA ROSARIO
VILLALOBOS SANCHEZ, ENRIQUE
ZABALZA GARCIA, ANA
ZARRANZ ALLI, EVA
Baztertuak: Inor ere ez.
Iragarkiaren kodea: A9908067