II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
- I T Z A
Jarduera sailkatua
Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean ezarritako izapideak betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan eta hamabost egunez, jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den jarduerari buruzko espedientea, jarduerak ukitutakoek alegazioak egin ditzaten.
Eskatzailea: Estación de Servicio Batey Ezcaba, S.L. Jarduera: hornitegiko instalazioetan berrikuntzak egiteko proiektua eta ingurugiroa hobetzeko sistemak ezartzea: lurrinak berreskuratzea eta ur hidrokarburatuak biltzea. Tokia: Saratsate (Itza).
Eritzegoitin (Itzako Udalaren egoitza), mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abuztuaren hamahiruan. Alkate udalburua, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: A9908130