I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
- Agintariak eta Langileak
EBAZPENA, 1999ko abuztuaren 2koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ingurugirozain izateko 2 lanpostu huts, lekualdatze lehiaketa bidez, betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.
Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak 1999ko otsailaren 22an emandako Ebazpenaren bidez, Nafarroaren Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ingurugirozain izateko 2 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Aipatu deialdia 1999ko martxoaren 29ko 38. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara.
1999ko apirilaren 19ko ebazpenaren bidez, deialdiaren 1. oinarria aldatu zen. Ebazpen hori 1999ko maiatzaren 24ko 65. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.
1999ko ekainaren 21eko ebazpenaren bidez, onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 1999ko uztailaren 26ko 92. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.
Erreklamazioak aurkezteko epea iragan baita, bidezko da deialdian onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea.
Horrenbestez, Lehendakaritza eta Barne kontseilariak azaroaren 3an emandako 164/1998 Foru Aginduaren bidez esleitu zizkidan eskurantzak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ingurugirozain izateko 2 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Zerrenda eranskinean dago.
Langileen Batzordeak izendatutako epaimahaikideak honakoak dira: José Antonio Pérez Nievas jauna, mahaikide titular, eta Ramón Hortelano Herrera jauna, ordezko mahaikide.
2. Ebazpen hau epaimahaikideei jakinarazi eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemeretziko abuztuaren bian.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.
E R A N S K I N A
Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda
Onartuak:
ARTIEDA URRESTARAZU, ISABEL
ARZOZ LABIANO, PEDRO
AZPILICUETA CHOCARRO, JOSE EMILIO
BALDA JAUREGUI, ANGEL
BURUSCO ADOT, ESTEBAN
GARCIA FALCES LARRAÑETA, JOSE JAVIER
LIZARRAGA LIBERAL, JOSE LUIS
SAINZ GARCIA, ROBERTO
VADILLO ROBREDO, JOSE MANUEL
Baztertuak: Bakarrik ere ez.
Iragarkiaren kodea: A9908066