105. ALDIZKARIA - 1999ko abuztuaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- I Z I Z E

Oihan enkantea

Kontzeju honek, behar bezala baimendurik, plegu itxien bidezko enkantea eginen du oihan probetxamendu hau saltzeko:

Lote bakarra.-El Sargal alderdian, 558 pinu, 350 metro kubiko zur egiten dutenak. Hasierako preizoa: 1.769.600 pezeta.

Proposamenak, Kontzejuko diruzaintzan lotearen balioaren ehuneko 2, hots, 35.392 pezeta, eskudirutan edo banku txeke bidez utzi izanaren ordezkagiriarekin batera, Izizeko Kontzejuaren aretoan aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertu ondoko hamabosgarren egun balioduneko goizeko hamarrak arte. Segituan irekiko dira.

Lizitatzaileek enpresaren sailkapen agiria aurkeztu beharko dute.

Gainerako baldintzak Kontzejuko idazkaritzan daude ikusgai.

Izizen, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko uztaiaren hogeita hamaikan. Kontzejuburua, Javier Elizalde Domínguez.

Iragarkiaren kodea: A9908133