105. ALDIZKARIA - 1999ko abuztuaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Agintariak eta Langileak

273/1999 FORU AGINDUA, uztailaren 29koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Fernando Carbajo López jauna Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren Kabineteko buru izendatzen duena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 35. artikuluari jarraikiz (Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen foru dekretua) eta azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren 53. artikuluan ezarritakoarekin bat (Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak betetzeko araudiari buruzkoa).

Apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen bidez ematen zaizkidan eskurantzat erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Fernando Carbajo López jauna Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren Kabineteko buru izendatztea.

2. Aipatu izendapena abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 35. artikuluan aurreikusitako betebehar eta ondorioekin egiten da.

3. Foru honen berri ematea Idazkaritza Teknikoari, Giza Baliabideen Zerbitzuari eta interesatuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko uztailaren hogeita bederatzian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A9908198