105. ALDIZKARIA - 1999ko abuztuaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- B E R T I Z A R A N A

Jarduera sailkatu eta kaltegabeetan aritzeko eta jarduera eskualdatzeko lizentzien tasak arautzen dituen ordenantza fiskaleko aldaketa. Hasierako onespena

Udalak jarduera sailkatu eta kaltegabeetan aritzeko eta jarduera eskualdatzeko lizentzien tasak arautzen dituen ordenantza fiskaleko aldaketa hasiera batez onestea erabaki zuen 1999ko uztailaren 16ko osoko bilkura berezian.

Jendaurrean paratuko da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, espedientea aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Bertizaranan, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko uztailaren hogeian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A9907536