105. ALDIZKARIA - 1999ko abuztuaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- O I B A R

1999ko aurrekontu orokor eta bakarraren behin betiko onespena

Oibarko Udalak, 1999ko martxoaren 31ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 1999ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta haren exekuzio oinarriak.

1999ko maiatzaren 31ko 68. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarkia agertu zen, hasierako onespena jendaurrean jartzeko eta alegazio nahiz erreklamazioetarako epea irekiko zela ohartarazteko.

Horretarako emandako epea alegaziorik edo erreklamaziorik gabe iraganik, aurrekontu hori behin betikoz onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216. artikuluak 202.ari dagokionez xedatzen duenari jarraikiz.

Hona hemen behin betikoz onetsitako aurrekontua:

DIRUSARRERAK:

1. kapitulua.-Zuzeneko zergak: 24.197.457 pezeta.

2. kapitulua.-Zeharkako zergak: 2.000.000 pezeta.

3. kapitulua.-Tasa, p. publikoak eta bestelako dirus.: 10.626.937 pezeta.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: pezetak 32.296.072.

5. kapitulua.-Ondareko dirusarrerak eta herrilurren probetxamenduak: 21.033.023 pezeta.

6. kapitulua.-Inbertsio errealak besterentzea: 1.961.734 pezeta.

7. kapitulua.-Kapital transferentziak: pezetak 59.330.345.

8. kapitulua.-Finantza-aktiboak: 0 pezeta.

9. kapitulua.-Finantza-pasiboak: pezetak 17.823.359.

Dirusarrerak, guztira: 169.277.927 pezeta.

GASTUAK:

1. kapitulua.-Langileen gastuak: pezetak 22.946.424.

2. kapitulua.-Ondasun arrunt eta zerbitzuetako gastuak: 23.094.015 pezeta.

3. kapitulua.-Finantza gastuak: 3.419.348 pezeta.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: pezetak 7.134.852.

6. kapitulua.-Inbertsio errealak: pezetak 110.270.394.

7. kapitulua.-Kapital transferentziak: pezetak 1.355.000.

9. kapitulua.-Finantza-pasiboak: 1.057.894 pezeta.

Gastuak, guztira: 169.277.927 pezeta.

Oibarren, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko uztailaren hogeita bian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A9907531