II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
- F I T E R O
Eskumenak eskuordetzea
Fiteroko Udalaren alkate udalburuak, 1999ko ekainaren 12an eman ebazpenaren bidez, honako eskumen hauek eskuordetu ditu:
Francisco Javier Yanguas Fernández jaunari:
-Aurrekontuen proiektuak egitea.
-Alkatetzaren eskumenen barruan gastuak erabaki, ordainketak agindu, eta diruzaintzan dirusarrerak egiteko behar diren agiriei baimena ematea.
-Udalaren kudeaketa ekonomikoa garatu eta kontuak ematea.
-Dirubilketa eta diruzaintzaren zerbitzuak antolatzea.
-Kreditu entitateetan gordailatutako fondoak erabiltzea, agindutako baldintzen arabera.
-Fakturak onestea.
-Udalaren katastro eta erregistro fiskalen kudeaketaren eta kontserbazioaren arloan Alkatetzari dagozkion eskumenak.
Victoria Jiménez Fernández andreari:
-Obren lizentziak izapidatu eta ematea.
-Jarduera sailkatuen lizentziak izapidatu eta ematea.
-Alkatearen eskumenak, hirigintza planeamendu eta kudeaketako espedienteak izapidatu eta ebazteko.
Fiteron, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko uztailaren hamabian. Alkate udalburua, Manuel Angel Fernández Andrés.
Iragarkiaren kodea: A9907512