105. ALDIZKARIA - 1999ko abuztuaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Beste Xedapenak

712/1999 EBAZPENA, uztailaren 16koa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, martxoaren 11ko 68/1999 Foru Aginduaren bidez onetsitako Udalen Musika Eskoletarako dirulaguntzen 1999rako deialdia ebatzi eta horiek ordaintzea baimentzen duena.

1999ko maiatzaren 27ko deialdiaren dirulaguntzak eskuratzeko eskabideak aurkezteko epea akiturik, Departamentu honetako Ikastetxeak Finantzatu eta Ikasketetarako Laguntzak Emateko Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du Musika Eskolen 1999ko funtzionamendu gastu orokorrak hein batean ordaintzeko dirulaguntzei buruz, martxoaren 11n eman eta apirilaren 26ko 51. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaraturiko 68/1999 Foru Aginduaren bidez onetsiriko deialdiak ebatzi bezala.

Deialdi horretako 6. idatz-zati hori betetzeko asmoz eta Hezkuntza eta Kultura kontseilariak irailaren 30ean emaniko 398/1996 Foru Aginduaren bidez eskuordetuak dauzkadan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Musika Eskolen titularrak diren Udalendako 1999rako dirulagutzak onestea, Eskola horien funtzionamendu gastu orokorrak hein batean ordaintzeko, guztira 76.999.274 pezeta direla, martxoaren 11ko 68/1999 Foru Aginduaren bidez onetsiriko deialdian ezarririko arauei jarraikiz, honelaxe banaturik:

ALTSASU UDAL ESKOLA 6.898.664 5.801.034 2.689.713

AGOITZ M. GARCIA 2.500.000 3.009.600 2.500.000

ARTAXOA 1.173.777 2.199.329 1.173.777

AZAGRA 12.114.483 6.493.049 2.951.278

BERA I. FAGOAGA 15.890.417 9.782.433 5.974.754

BERRIOZAR UDAL ESKOLA 37.891.530 16.460.928 6.215.773

BUÑUEL UDAL ESKOLA 1.034.543 1.096.368 614.035

ZARRAKAZTELU 937.954 8.120.100 937.934

ELIZONDO BAZTAN 5.384.988 4.481.400 3.366.210

ETXARRI-ARANATZ UDAL ESKOLA 3.600.000 4.973.760 3.018.299

EZKAROZE ZARAITZU 850.000 1.199.929 850.000

UHARTE UDAL ESKOLA 8.772.808 3.615.150 1.804.236

LEKUNBERRI ARALAR 10.027.776 10.855.743 9.668.499

LESAKA UDAL ESKOLA 7.040.884 5.115.000 3.613.085

LODOSA A. ARRASTIA 1.527.509 1.749.000 1.527.509

IRUNBERRI 4.369.476 2.749.201 1.501.593

MARTZILLA UDAL ESKOLA 2.389.111 4.899.091 2.389.111

OLAZTI UDAL ESKOLA 12.965.251 5.368.781 1.704.305

ERRIBERRI J. GARCIA 4.071.600 4.982.349 3.819.124

AZKOIEN 5.700.000 8.445.195 5.700.000

GARES UDAL ESKOLA 5.325.750 4.247.364 4.209.848

SAN ADRIAN 2.400.000 4.031.940 2.400.000

ZIZUR NAGUSIA UDAL ESKOLA 14.456.585 14.466.978 8.370.171

2. Eskatutako dirulaguntza ukatzea Castejongo Udalari, bere musika eskolak baimenik ez duelako eta dagoelako Musika eta Dantza Eskolen Erregistro Berariazkoan.

Eskatutako dirulaguntza ukatzea Garraldako Orreaga Musika Eskolako Patronatoari, eskabidea 1999ko maiatzaren 31n aurkezteagatik, hau da, epetik kanpo.

Eskatutako dirulaguntza ukatzea Cintruenigoko Udalari, eskabidea 1999ko ekainaren 4an aurkezteagatik, hau da, epetik kanpo.

3. Onuradunaren eginbeharrak

Toki Entitateek edo horiei loturik edo horien menpean egonik dirulaguntza hauen onuradun diren Musika Eskolen titularrak diren entitateek, deialdiko 7. idatz-zatiarekin bat, martxoaren 11ko 68/1999 Foru Aginduko 3. idatz-zatian aipatzen den dirulaguntzaren helbururako erabili beharko dituzte hartzen dituzten fondoak.

Horretarako, entitate titularreko organo eskuduneko idazkariak, alkatearen edo organo horretako lehendakariaren oniritziarekin, ziurtatu eginen du harturiko fondoak Eskola Musikaren dirusarreren aurrekontuetan sartu direla eta Eskola Musikaren gastuak finantzatzeko erabiltzen ez den aurrekontuetako beste kontusail batera ez direla transferitu. Ziurtagiri hori Departamentu honetako Ikastetxeak Finantzatu eta Ikasketetarako Laguntzak Emateko Zerbitzuan aurkeztu beharko da 2000ko martxoaren 1a baino lehen.

Ziurtagiri hori aurkeztu ezean, onuradunek itzuli beharko dizkiote Foru Ogasunari hartu eta dirulaguntzaren helbururako erabili ez diren fondoak.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epearen barrenean.

5. Ondoren aipatzen diren Udalei 1999rako dirulaguntzak ordain dakizkiela onartzea, adieraziriko zenbatekoetan, guztira 76.999.274 pezeta egiten dutelarik.

UDALA MUSIKA ESKOLA 1999ko zenbatekoa

ALTSASU UDAL ESKOLA 2.689.713

AGOITZ MARIANO GARCIA 2.500.000

ARTAXOA 1.173.777

AZAGRA 2.951.278

BERA ISIDORO FAGOAGA 5.974.754

BERRIOZAR UDAL ESKOLA 6.215.773

BUÑUEL UDAL ESKOLA 614.035

ZARRAKAZTELU 937.954

ELIZONDO BAZTAN 3.366.210

ETXARRI-ARANATZ UDAL ESKOLA 3.018.299

EZKAROZE ZARAITZU 850.000

UHARTE UDAL ESKOLA 1.804.236

LEKUNBERRI ARALAR 9.668.499

LESAKA UDAL ESKOLA 3.613.085

LODOSA ANGEL ARRASTIA 1.527.509

IRUNBERRI 1.501.593

MARTZILLA UDAL ESKOLA 2.389.111

OLAZTI UDAL ESKOLA 1.704.305

ERRIBERRI JESUS GARCIA LEOZ 3.819.124

AZKOIEN 5.700.000

GARES UDAL ESKOLA 4.209.848

SAN ADRIAN 2.400.000

ZIZUR NAGUSIA UDAL ESKOLA 8.370.171

6. Ekonomi eta Ogasun Departamentuari eskatzea behar diren libramenduak egin ditzala, indarra duen Gastuen Aurrekontuko 41110-4600-4229 kontusaileko 13230-2 lerroaren bizkar, dagokien Udalen alde, guztira 76.999.274 pezeta egiten dutela.

7. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea.

8. Ebazpen hau Udal interesatuetara, Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontuhartzaile delegatuarengana, Ikastetxeak Finantzatu eta Ikasketetarako Laguntzak Emateko Zerbitzura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora eta Itun eta Dirulaguntza Bulegora igortzea, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko uztailaren hamaseian.-Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

Iragarkiaren kodea: A9907410