58. ALDIZKARIA - 1998ko maiatzaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U R Z A I N K I

Oihan enkantea

Udalak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, plegu itxiaren bidezko enkante irekian jartzen du salgai oihan probetxamendu hau:

Lote bakarra.-360 pinu, 378,610 metro kubiko egiten dutenak, "Reserva del Reino" alderdian.

Hasierako prezioa: 2.617.135 pezeta.

Proposamenak, hasierako prezioaren % 2 jarri izana frogatzen duen gordekinarekin eta enpresaren sailkapen agiriarekin batera, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu, hogei egun iragan eta lehen egun balioduneko arratsaldeko ordu bata baino lehen aurkeztu beharko dira udal idazkaritzan. Ondoren ireki eginen dira.

Baldintza partikularren pleguak udal idazkaritzan daude ikusgai, bulego orduetan, interesatuen eskura.

Urzainkin, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko apirilaren hogeita lauan. Alkatea, Pedro José Cherrail Barricat.

Iragarkiaren kodea: A9804178