58. ALDIZKARIA - 1998ko maiatzaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U R G I

Oihan enkantea

Udalak, behar bezala baimendurik, plegu itxiaren bidezko enkante publikoan jartzen du salgai oihan probetxamendu hau:

Lote bakarra.-110 izei, 217,510 metro kubiko zur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 2.201.321 pezeta.

Proposamen ekonomikoak, hasierako prezioaren % 2, fidantza moduan, udal diruzaintzan jarri izana frogatzen duen agiriarekin batera, ekainaren 19ko arratsaldeko ordu biak baino lehen beharko dira aurkeztu, ondoren ireki daitezen.

Enkantean parte hartzeko, nahitaez aurkeztu beharko da enpresaren sailkapen agiria.

Baldintza pleguak udal idazkaritzan daude ikusgai.

Burgin, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko maiatzaren lauan. Alkatea, Jesús María Salvador Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: A9804176