58. ALDIZKARIA - 1998ko maiatzaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I G A R I

Oihan enkantea

Igariko Kontzejuak, plegu itxiaren bidezko enkante publikoan salgai atera nahi du honako oihan probetxamendua:

1998ko planeko lotea.-500 pinu, 328 metro kubiko zur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 1.654.000 pezeta.

Proposamenak, Kontzejuko diruzaintzan eskudirutan edo bankuko txekearen bidez 33.080 pezeta ordaindu izanaren gordekinarekin batera, Igariko Kontzejuetxean aurkeztu beharko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo hamabosgarren egun baliodunean, arratsaldeko zazpiak arte. Ondotik irekiko dira proposamenak.

Enkantean parte hartzeko, enpresaren sailkapen agiria aurkeztu behar da.

Gainerako baldintzak Kontzejuko idazkaritzan daude.

Igarin, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko apirilaren hogeita bostean. Kontzejuburua, Teodoro Garcés Jauregui.

Iragarkiaren kodea: A9804175