58. ALDIZKARIA - 1998ko maiatzaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O R K O I E N

Behin betiko onespena, Orkoiengo Ipertegi II industrialde berriaren plan partzialaren borondatezko birzatiketarako proiektuari

Orkoiengo Udalak, 1998ko apirilaren 3an egin osoko bilkuran, behin betikoz onetsi du Orkoiengo Ipertegi II industrialde berriaren plan partzialaren borondatezko birzatikaetarako proiektua.

Ebazpen honek bukaera ematen dio bide administratiboari, eta horren kontra administrazioarekiko errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean paratu ere, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, edo aldez aurretik eta nahi bada, gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, argitalpen egunetik aitzina.

Orkoienen, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko apirilaren seian. Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: A9803416