58. ALDIZKARIA - 1998ko maiatzaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

430/1998 EBAZPENA, apirilaren 7koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Almandozko lotunea egokitzea" izeneko obren kontratazio espedientea onesten duena.

Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak lizitaziorako deia egin du "Almandozko lotunea egokitzea" izeneko obrak kontratatzeko, ondoko baldintza orokorrei loturik:

-Kontratuaren xedea: "Almandozko lotunea egokitzea" izeneko obrak kontratatzea.

-Adjudikazio modua: enkantea.

-Lizitazio aurrekontua: 20.889.441 pezeta.

-Egiteko epea: bi (2) hilabete.

-Kontratisten sailkapena: A taldea, 2 azpitaldea eta G taldea, 4 azpitaldea, kasu bietan c) kategoriakoak.

-Proposamenen aurkezpena: 1998ko ekainaren 11ra arte, hori barne, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Erregistroan (San Inazio etorbidea, 3, 4. solairua, 31002-Iruña).

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan agertzen direnak. Agiriok jatorrizkoak edo kopia egiaztatuak beharko dute izan.

Proiektua eta administrazio klausula partikularren plegua lizitatzaileen eskura daude, azter ditzaten, Nafarroako Gobernuko Bide Zerbitzuan.

-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea: 1998ko ekainaren 19ko 12:00etan, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko apirilaren zazpian.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

PROPOSAMEN EREDUA

Behean sinatzen duenak, ..................... J/A-ak, adinez nagusiak, .............(e)ko bizilagunak, helbidea ................... kalean, ...... zenbakian duenak, bere izenean edo ..................... ordezkatuz, "Almandozko lotunea egokitzea" izeneko obrak enkantearen bidez adjudikatzeko ......(e)ko ..... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako iragarkia, proiektua eta lizitazio hori agintzen duten administrazio klausula partikularren plegua ezagutzen dituelarik, hitz ematen du lan horiek adierazitako agiriek ezarritakoa hertsiki betez eginen dituela, ........................ (zenbakitan) pezetaren truke.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A9803630