58. ALDIZKARIA - 1998ko maiatzaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 1998ko apirilaren 6koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko agiritegiko goi mailako teknikari lanpostu bat adjudikatzen duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren 1998ko apirilaren 6ko Ebazpenaren bitartez adjudikatu zaio agiritegiko goi mailako teknikari lanpostua, plantilako 32475 zenbakiduna, Mercedes Jover Hernando andreari, gutxienez eskatzen den puntuazioa gainditu duen izangai bakarra delako.

Lekualdatze lehiaketarako deialdia 57. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen 1997ko maiatzaren 12an, hain zuzen ere.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko apirilaren seian.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

Iragarkiaren kodea: A9803482