127. ALDIZKARIA - 1998ko urriaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A M E S K O A B A R R E N

Jarduera sailkatua

Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legearen 3. artikuluari eta haren Erregelamenduaren 6. artikuluari jarraikiz, aditzera ematen da Udaletxe honetan eta 15 egunez iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den jarduerari buruzko espedientea.

Izena: Francisco Javier Cegama Lana. Jarduera: haragitarako behien ustiategia, 38 behi eta 8 aretxe - gehi haztekoak eta gizentzekoak- ukuiluratzeko behitegia eraikiz, 3. poligonoko 221 eta 222. landa lurzatietan, Barindanoko Kontzejuko La Cañada alderdian.

Aipatu epearen barnean interesatu guztiek bidezko jotzen dituzten alegazio edo oharrak egiten ahal dituzte.

Jarduera kokatzeko aurreikusitako tokiaren ondoan dagoen finkaren titularra, katastro aldetik, Lucía Córdoba Ancín andrea da, eta hura edo izan litezkeen haren ondorengoak non diren edo non bizi diren ezezaguna denez, ediktu honen bidez jakinarazten zaio hori guztia, behar diren ondorioak sor ditzan.

Ameskoabarrenen, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemezortziko urriaren seian. Alkatea, Carlos Otamendi Baquedano.

Iragarkiaren kodea: A9809332