127. ALDIZKARIA - 1998ko urriaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R T A X O A

Udal planaren hasierako onespena

Artaxoako Udalak, 1998ko urriaren 13an egin osoko bilkura berezian, legearen araberako quorum egokia izanik eta Nafarroako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 115. artikuluan ezarritako arauak kontuan harturik, hitzez hitz honela dioen erabakia hartu zuen:

1. Hasiera batez onestea Artaxoako udal plana.

2. Plana biltzen duten agiriak hilabetez jendaurrean paratzea, interesatuek, epe horretan, bidezko alegazioak aurkez ditzaten Udalaren bulegoetan.

3. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan argitara ematea.

Artaxoan, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko urriaren hamalauan. Alkatea, José Joaquín Urra Huarte.

Iragarkiaren kodea: A9809400