127. ALDIZKARIA - 1998ko urriaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1100/1998 FORU AGINDUA, urriaren 13koa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Cintruenigon, Iruñean eta Tafallan, "Udaletako Agendak 21"en hasiera eta ingurugiro arloko auditoretzak presako lehiaketako prozedura irekiaren bidez kontratatzeko espedientea onesten duena.

Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak lizitaziorako deia egin du, Cintruenigon, Iruñean eta Tafallan, "Udaletako Agendak 21"en hasiera eta ingurugiro arloko auditoretzak kontratatzeko, ondoko baldintza orokor hauei jarraikiz:

-Kontratuaren xedea: Cintruenigon, Iruñean eta Tafallan, "Udaletako Agendak 21"en hasiera eta ingurugiro arloko auditoretzak kontratatzea.

-Esleipen mota: presako lehiaketa bidez eginen da esleipena.

-Lizitazio prezioa: gehienez ere 35.000.000 pezeta, B.E.Z. barne.

-Egiteko epea: sei hilabete.

-Proposamenen aurkezpena: hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman ondoko hamaikagarren eguneko 14:30ak arte aurkeztuko dira proposamenak, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren Erregistroan, Alondegi karrika, 1-2.a, Iruña.

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak. Aurkeztu beharreko agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak beharko dute izan.

-Proposamenak jendaurrean irekitzea: hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman ondoko hamabosgarren eguneko 12:00etan, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan.

Administrazio klausula partikularren eta manu teknikoen pleguak ikusgai daude Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, Laguntza Juridiko eta Administratiboaren Zerbitzuan, Alondegi karrika, 1-2.a, Iruña.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko urriaren hamahiruan.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Yolanda Barcina Angulo.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ............; ......... N.A.N.; adinez nagusia.

Helbidea (herria, kalea, zenbakia): ..............

Bere izenean (edo .......... ordezkatuz, ...... I.F.Z. eta ............ helbidea) ".................." lanak lehiaketa bidez esleitzeko prentsan argitaratutako iragarkia, eta lizitazioa arautzen duten klausula tekniko eta administratibo partikularren pleguak ezagutzen dituelarik, hitz ematen du lan horiek eginen dituela aipatu agiriei hertsiki loturik eta ............. (zenbakiz eta letraz) .......... pezetaren truke.

(Data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A9809376