127. ALDIZKARIA - 1998ko urriaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Jakintzagai anitzeko azoka egiteko lehiaketa arautzen duten oinarrien onespena

Udal honek Tuteran (Nafarroa) jakintzagai anitzeko azoka egiteko lehiaketa arautzen duten oinarriak onestea erabaki zuen, 1998ko irailaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, eta Festen, Merkataritzaren, Turismoaren eta Kontsumitzailearen Defentsarako Informazio Batzordeak proposaturik.

Interesatuek eskabideak aurkezteko epea hogeita sei egun naturalekoa izanen da, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Lehiaketa arautzen duten oinarriak interesatuen eskura daude, Tuterako Udaleko Industria, Merkataritza eta Turismo Departamentuan, bulego orduetan azter daitezen, erran nahi baita, 9:00etatik 13:30etara.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Tuteran, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemezortziko urriaren zazpian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A9809354