127. ALDIZKARIA - 1998ko urriaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A R A Ñ A I N

Iragarkia, Gazteendako Baliabideen Zentroko lanen enkanterako prozedura murrizturako

Gobernu Batzordeak Gazteriarendako Baliabideen Zentroko lanak prozedura murriztuko enkantearen bidez esleitzeko baldintzak onetsi ditu.

Esleitzeko prozedura: prozedura murriztua.

Esleipen bidea: enkante publikoa.

Aurrekontua: 75.233.146 pezeta, BEZa barne.

Enpresak baldintzetan zehaztu irizpideen arabera hautatuko dira.

Puntuaziorik handienak lortzen dituzten bost enpresei eginen zaie parte hartzeko deia.

Parte hartzeko eskabideak aurkezteko 14 eguneko epea izanen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertzen denetik hasita.

Eskabidearekin batera, klausula administratibo eta partikularren pleguan ezarritako agiriak ere aurkeztu beharko dira, eta jatorrizkoak edo kopia kautotuak beharko dute izan.

Klausula administratiboen pleguak udal bulegoetan daude, interesatuen eskura.

Barañainen, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko urriaren zortzian. Alkatea, Juan F. Calderón Blanco.

Iragarkiaren kodea: A9809326