127. ALDIZKARIA - 1998ko urriaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

140/1998 FORU AGINDUA, urriaren 14koa, Lehendakaritza eta Barne kontseilariak emana, Funtzio Publikoko Artxiboetan Dokumentazioaren Kudeaketarako Sistema ezartzeko zerbitzuak prozedura irekiaren bidez kontratatu eta lehiaketa bidez esleitzeko espedientea onesten duena.

Lehendakaritza eta Barne kontseilariak lizitaziorako dei egin du Funtzio Publikoko Artxiboetan Dokumentazioaren Kudeaketarako Sistema ezartzeko lanak kontratatzeko, baldintza hauen arabera:

-Kontratuaren xedea: lan horiek kontratatu eta burutzea.

-Izapidaketa: arrunta.

-Esleitzeko prozedura: irekia.

-Esleitzeko modua: lehiaketa publikoa.

-Kontratuaren aurrekontua: 20.000.000 pezeta.

-Burutzeko epea: 6 hilabete, edo eskaintzan konprometitzen dena, laburragoa bada.

-Sailkapena: III. taldea, 3. azpitaldea, B) kategoria.

-Proposamenak aurkeztea: 1998ko azaroaren 18ko 14:00ak arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorreko bulegoetan.

-Proposamen ekonomikoak irekitzea: 1998ko azaroaren 26ko 10:00etan, Informazioaren Antolaketa eta Plangintzarako Zerbitzuan.

Baldintza teknikoen eta administrazio klausula partikularren pleguak lizitatzaileen eskura daude, azter ditzaten, Informazioaren Antolaketa eta Plangintzarako Zerbitzuan (Iruñeko Karlos III.a etorbideko 2ko beheko oinean), bulegoko ordu eta egun baliodunetan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko urriaren hamalauan.-Lehendakaritza eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A9809432