127. ALDIZKARIA - 1998ko urriaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INDUSTRI, MERKATARITZA, TURISMO ETA LAN DEPARTAMENTUA. Ediktua.

Birsailkapena eskatua eta izapidaketara onartua izan da "Yanci" izeneko ustiapeneko C) Atalean, 3.410 zenbakia, 12 meatze lauki, Igantzi eta Arantzako udalerrietan, eta honako koordenatuekin:

ERPINAK LONGITUDEAK LATITUDEAK

P.p. 1° 42' 00" W 43° 13' 40" N

1 1° 42' 00" W 43° 12' 40" N

2 1° 43' 20" W 43° 12' 40" N

3 1° 43' 20" W 43° 13' 40" N

Longitudeak Greenwich-eko meridianokoak dira, Hayford elipsoidearen arabera, hain zuzen ere.

Aditzera ematen da, interesatuak diren guztiek Iruñeko Erletokieta kaleko 2an dagoen Industri Segurtasuneko Zerbitzuan espedientea azter dezaten, 8:30etatik 14:30ak arte, hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hamabost eguneko epearen barrenean, 1973ko uztailaren 21eko Meatzeei buruzko Legeko 51. artikuluan eta 1978ko abuztuaren 25eko Meagintzaren Araubiderako Erregelamendu Orokorreko 70. artikuluan xedaturikoarekin bat.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko urriaren batean.-Industri Segurtasuneko Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.

Iragarkiaren kodea: A9809080