127. ALDIZKARIA - 1998ko urriaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

LEHENDAKARITZA DEPARTAMENTUA. Jakinarazpen ediktua.

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 eta 135. artikuluek aurreikusten duten jakinarazpena egitea, alegia, prozedura sumarioaren hasierari dagokiona, ezinezkoa izan denez gero, honen bidez, indarra duen Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluak xedatutakoa betetzeari ekin zaio.

"Ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 28.2 artikuluan arau-hauste arinetarako aurreikusita dagoen prozedura sumarioari jarraikiz, Madrilen, Serrano kaleko 166. zenbakian bizi eta 5.275.163 NANa duen Rafael Camino Sanz jaunaren aurkako 57/98 zehapen espedienteari hasiera eman zaio, 1998ko ekainaren 28an Castejonen burututako zezen-burtziketan gertaturikoaren inguruan Foruzaingoak jarritako salaketaren ondorioz, ekainaren 29ko 249/1992 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Zezen Ikuskizunen Erregelamenduaren 76. eta 79.2. artikuluetan xedatutakoaren aurkako arau-haustea egin zuelakoan. Arau-hauste horiek arintzat hartu dira Erregelamenduko 95.4.i) artikuluan eta, horren arabera, 5.000 eta 50.000 pezeta bitarteko isuna dagokio (aipatu Foru Dekretuaren 98.5 artikulua). Salatuari jakinarazten zaio hamar eguneko epea izanen duela egoki juzkatzen duena alegatzeko eta, nahi izanez gero, bidezko probak proposatzeko.

Halaber, jakinarazten zaio María Jesús González Muñoz andrea, administrazio publikoko teknikaria, arlo juridikokoa, izendatu dutela instruktore eta Pedro Segura González jauna idazkari.

Inkulpatuak funtzionario horiek errefusa ditzake, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 29. artikuluak ezarritako araubidearen arabera.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko uztailaren hogeita hamarrean.-Barne zuzendari nagusia, Alfredo González Echarren".

Iragarkiaren kodea: A9809017