127. ALDIZKARIA - 1998ko urriaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

1169/1998 EBAZPENA, irailaren 29koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean paratutako 1454/98 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailera igorri eta horretan interesatuak daudenei dei egiten diena.

Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, Fernando Pérez Pejenaute jaunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratu du Nafarroako Gobernuak 1998ko ekainaren 15ean hartutako Erabakiaren aurka. Erabaki horrek ezetsi egin zuen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zeladore izateko 26 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko behin betiko emaitzen aurka paraturiko errekurtso arrunta.

Sailak espedientea igor dakiola eskatu duenez, eta administrazioarekiko auzien Jurisdikzioari buruzko 1956ko abenduaren 27ko Legearen 61. eta 64.1 artikuluetan eta Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako idazkariak 1992ko maiatzaren 7an eman Ebazpenean agindutakoa betez, eta Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 1992ko azaroaren 26ko 30/92 Legearen 59. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuak eman dizkidan ahalmenak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailera igortzea Fernando Pérez Pejenaute jaunak paratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren administrazio espedientea Nafarroako Gobernuak 1998ko ekainaren 15ean hartutako Erabakiaren aurka. Erabaki horrek ezetsi egin zuen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zeladore izateko 26 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko Deialdiko behin betiko emaitzen aurka paraturiko errekurtso arrunta.

2. Interesatuei Ebazpen hau jakinaraztea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzearen bidez, eta dei egitea inpugnatutako ebazpen horretatik sorrarazitako edo sorraraziko diren eskubideak biltzen dituzten pertsonei eta ebazpena bere horretan gelditzeko interes zuzena dutenei, aipatu Sailean azaldu eta autoetan ager daitezen, hau argitara eman eta bederatzi eguneko epean.

3. Ebazpen hau igortzea Lehendakaritza Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun Departamentuko idazkari teknikoari eta Araubide Juridikoaren Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko irailaren hogeita bederatzian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A9809234