127. ALDIZKARIA - 1998ko urriaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

AKATS ZUZENKETA, Vianako Printzea Erakundea-Kultura zuzendari nagusiak irailaren 16an emandako 384/1998 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, Zangozako Liburutegi Publikoko altzariak erosi eta paratzeko kontrataziorako administrazio klausula partikularren plegua onetsi zen (I. fasea).

Zangozako Liburutegi Publikoko altzariak erosi eta paratzeko lehiaketaren berri emateko 1998ko urriaren 2ko 118. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman zen iragarkian, "Proposamen ekonomikoak irekitzea" izeneko idazatian, agertzen den eguna gaizki eman dela oharturik, ondotik ematen da behar den zuzenketa.

Proposamenak irekitzeari buruzko lerroaldean, 6862. orrialdean, honela dio:

"Proposamen ekonomikoak irekitzea: jendaurrean irekiko dira, Kultura Zuzendaritza Nagusian, Liburutegi Sarean (Iruñeko Ansoleaga kalea, 12), proposamenak aurkezteko epea iragan ondoko laugarren egun balioduneko eguerdiko 12:00etan."

Horren ordez, honela behar du:

"Proposamen ekonomikoak irekitzea: jendaurrean irekiko dira, Kultura Zuzendaritza Nagusian, Liburutegi Sarean (Iruñeko Ansoleaga kalea, 12), proposamenak aurkezteko epea iragan ondoko hamabigarren egun balioduneko eguerdiko 12:00etan."

Iragarkiaren kodea: A9809188