127. ALDIZKARIA - 1998ko urriaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

367/1998 FORU AGINDUA, urriaren 2koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Jesús Bariáin Arregui eta Joaquín Yagüe Cornago jaunek, irakasle funtzionarioek, ikuskatzaile gisa egindako lanaren ebaluazio aldia ebazten duena.

Hezkuntza zuzendari nagusiak maiatzaren 28an emandako 558/1998 Ebazpenaren bidez Jesús Bariáin Arregui eta Joaquín Yagüe Cornago jaunek ikuskatzaile gisa egindako lana ebaluatzeko jarraibideak eman ziren. Irakasle funtzionario horiek hezkuntzako ikuskatzaile izendatu ziren hiru urterako, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak azaroaren 16an emandako 610/1995 Foru Aginduaren bidez.

Hezkuntza zuzendari nagusiak irailaren 9an emandako 816/1998 Ebazpenaren bidez, ebaluazio aldian parte hartu behar duen Ebaluazio Batzordea eratu zen, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko ikuskatzailetzaren antolamendua eta eginkizunak arautu eta ikuskatzailetza jardueran hasi eta aritzeko sistema ezartzen dituen ekainaren 8ko 210/1992 Foru Dekretuaren 10. artikuluan adierazitakoarekin bat etorriz.

Hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko eta egungo ikuskatzaileak bertan integratzeko arauak ematen dituen abenduaren 28ko 2193/1995 Errege Dekretuaren 2. xedapen iragankorrak ezartzen du hiru urteko lehenbiziko berritzea eskatu ez duten A mailako irakasle funtzionarioek ikuskatzaile lanetan segituko dutela gelditzen zaien denbora amaitu arte eta, berritzea lortu ondoren, Hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoan integratuko direla. Kidego hori irakaskuntzako zentroetako partehartze, ebaluazio eta gobernuari buruzko azaroaren 20ko 9/1995 Lege Organikoaren 37. artikuluaren bidez eratu zen.

Aipatu irailaren 9ko 816/1998 Ebazpenaren bidez eratu zen Batzordeak egin beharreko ebaluazio lanak amaiturik eta berorrek egindako akta ikusirik.

Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36.2.b) artikuluak emandako ahalmenen indarrez,

AGINDU DUT:

1. Jesús Bariáin Arregui eta Joaquín Yagüe Cornago jaunek, 1995eko irailaren 1etik 1998ko abuztuaren 31 bitartean, ikuskatzaile gisa egindako lana ebaluatzeko aldia gainditu dutela adieraztea.

2. Jesús Bariáin Arregui eta Joaquín Yagüe Cornago jaunak Hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoan integratzeko behar diren kudeaketak hastea.

3. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea.

4. Ebazpen hau igortzea Idazkaritza Teknikora, Giza Baliabideen Zerbitzura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskatzailetza Teknikorako Zerbitzura eta interesatuei.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko urriaren bian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A9809140