100. ALDIZKARIA - 1998ko abuztuaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E T X A L A R

Altzariak erosteko lehiaketa

Lehiaketaren xedea: etxebizitza komunitarioaren ekipamendua (altzariak, etab.)

Esleipen mota: lehiaketa.

Kontrataren aurrekontua: 2.498.770 pta. (BEZa barne).

Egiteko epea: 1998ko abenduaren 24a.

Proposamenen aurkezpena: eskaintzak Etxalarko idazkaritzan aurkeztuko dira hogeita sei egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, azken eguneko arratsaldeko ordu bata baino lehen.

Epearen azken eguna larunbata edo bestaeguna suertatuko balitz, epea luzatuko da hurrengo lehen egun baliodunera.

Aurkeztu beharreko agiriak: Baldintza ekonomiko administratiboen pleguan ageri direnak.

Proposamenen irekitzea: eskaintzak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo lanegunean, arratsaldeko ordu batean, Etxalarko Udaletxean.

Baldintza tekniko eta administratiboak lizitatzaileen eskura daude herriko Idazkaritzan.

Etxalarren, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abuztuaren lauan. Alkatea, Miguel Mª. Irigoien.

PROPOSAMEN EREDUA

................. J/A-k ........... I.F.Z.aren titularra, bere izenean edo ................... ordezkatuz, helbidea ..........(e)ko ............... kalean duenak, ............... eguneko ............zk.ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean Etxalarko Udalak argitara emandako iragarkia ikusi eta, Etxebizitza komunitarioa ekipatzeko baldintza tekniko eta administratiboen berri izanik, kompromezua hartzen du hori egiteko ........... (letraz eta zenbakiz) ............ pezetaren truke, BEZa barne.

(Tokia, data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A9807532