85. ALDIZKARIA - 1997ko uztailaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

2956/1997 FORU AGINDUA, ekainaren 27koa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Agoiztik Auritzerako NA-172 errepidea, Agoitz-Nagore-Artzi tartea, 2. azpitartea: 6+300 k.p.tik 12+899 k.p.ra egitea" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazio aitzineko aktak jasotzeko datak finkatzen dituena.

Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak martxoaren 21ean emandako 1489/1997 Foru Aginduaren bidez, jendaurrean jarri zen "Agoiztik Auritzerako NA-172 errepidea, Agoitz-Nagore-Artzi tartea, 2. azpitartea: 6+300 k.p.tik 12+899 k.p.ra egitea" proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda; proiektua behin betikoz onetsi zen ekainaren 19ko 2642/1997 Foru Aginduaren bidez.

Nafarroako Gobernuak, martxoaren 17ko 86/1997 Foru Dekretuaren bidez, proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratu zuen, nahitaezko desjabetzapenaren ondorioetarako.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen 23/1983 Foru Legearen 36.2 artikuluak eman dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, uztailaren 29an Artzibarko Udaletxera ager daitezen, ukitutako ondasun eta eskubideen okupazio aitzineko aktak eta, hala behar bada, behin betiko okupazioarenak jasotzeari ekiteko.

2. Ekitaldi horretara ukituek beraiek edo beren izenean jarduteko behar bezalako baimena duten pertsonek agertu beharko dute, beren titularitatea egiaztatzen duten agiriak dituztela (eskritura publikoa, Jabetza Erregistroaren ziurtagiria, etab.). Egokitzat jotzen badute, beren kargura, peritoak edota notaria eraman ditzakete.

3. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta aipatu Udaleko iragarki oholean emanen da argitara. Halaber ukitutako titularrei banan-banan jakinaraziko zaie zitazio zedula bidez. Adierazten da argitaratze hau Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluak xedatzen dituen ondorioetarako ere egin dela.

4. Foru Agindu hau igortzea Bide Zerbitzura, Desjabetzapen Atalera eta Artzibarko Udalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko ekainaren hogeita zazpian.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

Iragarkiaren kodea: A9706167