85. ALDIZKARIA - 1997ko uztailaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A Z T E L U B E R R I

Oihan enkantea

Udalak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, ahozko posturen bidezko enkante publikoan jartzen du salgai oihan probetxamendu hau:

Lote bakarra.-Hoya los Talladizos alderdian, 900 ler gorri, 680,130 metro kubiko zur egiten dutenak.

Hasierako prezioa: 4.084.180 pezeta.

Enkantea abuztuaren 9an eginen da, arratsaldeko bostetan, Udaletxeko aretoan.

Lizitatzaileek enpresaren sailkapen agiria beharko dute aurkeztu eta hasierako prezioaren ehuneko 2, fidantza moduan, jarri. Gainerako baldintzak Udalaren idazkaritzan daude interesatuen eskura.

Gazteluberrin, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko ekainaren hogeita zortzian. Alkatea, José Hernández Aristu.

Iragarkiaren kodea: A9706075