85. ALDIZKARIA - 1997ko uztailaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ELORTZIBAR-NOAIN

Noaingo Elortz industrialdeko A-8 lurzatiaren xehetasun azterlanaren hasierako onespena

Elortzibar-Noaingo Udalak, 1997ko ekainaren 17an egindako bilkuran, aho batez erabaki zuen Noaingo Elortz industrialdeko A-8 lurzatiaren xehetasun azterlana hasiera batean onestea, Electroerosiones Pamplona, S.A. enpresak sustatutako industri nabe bat eraikitzeko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraikiz, jendaurrean paratuko da hamabost egun baliodunetan, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontaturik, aztertu eta egoki juzkatzen diren alegazioak egin daitezen.

Elortzibar-Noainen, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamazazpiko ekainaren hemezortzian. Alkate udalburua, B. Juan Oyarzun Biurrun.

Iragarkiaren kodea: A9705874